Datorren apirilaren 30 arte Donostiako Koldo Mitxelenan irudi bilduma interesgarri bat ikus daiteke. Marrazkiak Lehen Karlistadan Ingalaterrako ilustratzaile militarrek egindakoak dira.
Baten batek ezin badu joan edo Aldundiaren funtsetan dauden irudiak ikusi nahi baditu, Interneteko web orri honetara jo dezake: XIX. mendeko Albuma. Behean, web orri horretan Altzarekin loturik aurkitu ditugun irudiak ikus ditzakezue; asko Pasaiako badiarenak dira eta albo batean Buenavistako bazterra ikus daiteke.
Altzan barrena ibiliz, kaleko artearen adibide interesgarriekin topo egin dezakegu txoko askotan.
Kaleko artea, edo hiritarra, kalean egindako mota askotako adierazpenak hartzen ditu bere baitan. Askotan legez kontrako eta ezkutuan sortua, maiz igarobidetan, hormetan eta hiriko altzarietan egina. Erabiltzen diren gaiak, formak eta teknikak ugariak dira (margo eta graffiti politikoak, sozialak, pertsonalak…), eta sarritan bazterketarekin, gaztetasunarekin eta gizarte disidentziarekin lotu ohi da. Egileak anonimoak edo ezezagunak izaten dira, askotan beraien tag edo graffiti-sinadura bertan marrazten badute ere. Egiten dituzten margoketak ere inork ez daki zenbat iraungo duten, garbitzaileek edo obra batek desagerrarazi egin ditzakete eta; ia inori ez zaio burutik pasatzen lan horiek gordetzea edo zaintzea, askotan miresmena sortzen badute ere.
Arte mota honen adibide batzuk ekarri nahi izan ditugu hona; lehenengo biak Molinaoko A-8 autopistaren azpiko pasabidean egindako margoen argazkiak dira, eta besteak Herreratik Gomistegira joateko oinezkoen kaletxo luzean ikus ditzakegunak.
Udaberria heldu da eta atzean geratu dira hotza eta iluntasuna. Jendeak bideak eta pasealekuak hartu ditu eta inguratzen gaituen naturaz gozatzeko parada ezin hobea dauka, bost zentzumenez. Antzinatik gizakiak moldatu egin du Altzako lurraldea bere beharretara, baina horrek ez du eragotzi, ez baserri giroan ezta kaletarrean ere, naturarekiko harreman estua edukitzeko, urarekin, landareekin, hegaztiekin… Harreman estu horrek arrasto sakonak utzi ditu altzatarren biografian eta bere isla ere utzi du idazle zein ikerlarien lanetan, “Altza, Hautsa Kenduz”-en ikus daitekeen bezala.
Altzako Historia Mintegiak, bere aldetik, gai honen ikuspegi orokor bat edukitzeko beharra ikusi du eta, horregatik, injineru agronomoa eta Haritzalde ekologi taldearen partaidea den Marko Sierra-rengana jo du Altzako lurraldean dauzkagun habitatak deskribatu eta kokatzeko. Azterketa honek “Aniztasun biologikoa Altzan” izenburua izango du eta aurki amaituta egongo da. AHMk azterketari ahal den hedapen handiena ematen saiatuko da, altzatarrek daukagun natur ondarearen ezagutza eta gozamena handitzearren.
Kaskabeltzaren kantua Martillunen.
Natur Zientziekin lotutako artikuluak “Altza, Hautsa Kenduz”-en:
Bihar, hilak 25, arratsaldeko 7:00etan eta Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, hitzaldi bat izango da Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta. Hitzaldia Alberto López arkitektoak eskainiko du izenburu honekin: “LURRALDEA, HIRIA ETA KRISI EKONOMIKOA: Donostiako eredua. Hiri plangintza orokorraren ikuspegi kritiko bat”. Alberto López arkitekto hirigile doktorea da eta Portugalete, Castro Urdiales, Etxebarri eta Ermuko Hiri-antolamendurako Plan Nagusien eta Bilboko HAPN-ren aurrerapenaren egilea da.
Aspalditxo ixilik egon ondoren, eta nere ez biarrak aldegin diranian berriro itzuli nai nuke, ARGIA maite onetara.
Egun oroigarria
Benetan egun alai eta pozgarria, Altza’ko sendi on eta ezagun batentzat, eta aiekin batian, beste an ziran guztientzat jun dan astian Zumaia’n Elizalde’tar Teodora’ren lekaime sarrera zala ta igaro genduen eguna; Martillun jatetxe ospetsuko alaba zan, eta sendi au ain ugaria da, eta ainbeste ezagun dituzte, iru auto berez ibillen biarra izan zan danak aldatuko bagiñan. (gehiago…) »
Entre las reflexiones al uso, asociaciones, grupos, instituciones de todo tipo y la ciudadanía en general nos preocupamos por la comunicación entre generaciones. No existe -decimos- comunicación intergeneracional. Si generalizamos tendremos que admitir que, efectivamente, es difícil esa comunicación. Pero ¿cuándo ha sido fácil? Rebobinemos un poco en nuestros recuerdos y hagamos un repaso por la relación con nuestros predecesores. (gehiago…) »
Datorren martxoaren 4an, osteguna, Altzako Historia Mintegiaren Urteko Ohiko Batzar Nagusia egingo dugu Casares Kultur Etxean. Lehen deialdia arratsaldeko 19:00etan izango da eta bigarrena 19:30ean.
Ohiko gaiak aztertuko ditugu, -2009 urteko memoria eta kontuak, eta 2010 urterako egitasmoak-, eta, horrez gain, aukera bat izango dugu AHM-ren egungo egoeraz hitz egiteko eta datorren urtean ospatuko dugun 25. urteurrenari begira antola daitezkeen jardueren inguruan ere bai.
Antolaketarako, etortzeko asmoa duzuenok ahal bada aurretik batzordeko bati jakinarazi (Jon, Antxon, Angel, Javier, Iñigo).
Orain dela ehun urte, 1910eko otsailaren 21ean, Alfontso XIII.a erregeak Hiri agiria eman zion Altza herriari.
Alfredo Rodriguez alkate sozialistak esan duen bezala, “egun hau oso esanguratsua da altzatarrentzat”, eta, horregatik, Altzako udalak ekitaldiz betetako egitarau bat prestatu du ospakizuna merezi duen bezala ospatzeko. Alkateak berak aurkeztu du egitaraua Larratxoko “Altza Hiria Kulturunea”-n eta, esan zuenez, ospakizun honek inauterietako Piñata Igandearekin bat egiteak festa giroa handitu egingo du zeharo.
Ekitaldi horretaz baliatu zen alkatea Donostiako udalari anexioaren garaian Altzako udaletxearen fatxadatik kendu zuen plaka itzuli dezala eskatzeko. Gogoratuko duzuenez, plaka horrek “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” idatzita darama, eta kendu zutenetik San Telmo museoaren sotoetan dago hauts azpian.
Altzaren historiarekin zerikusi zuzena duten bi argitalpenen berri ematera gatoz, bat Ametzagainako Paleolitikoko aztarnategiaren gainean eta bestea Pasaiaren hastapenen inguruan. (gehiago…) »
Zigor Etxeburua (2025, Uztailak 23) «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue.
Interesgarria litzateke ...»
Joseba M. Peña (2025, Uztailak 22) «Eskerrik asko hitzak hauengatik.
Besarkadak »
Luma (2025, Uztailak 4) «Oso oso interesgarria.
Mila esker. »
Las Merindades en la Memoria (2025, Ekainak 22) «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»