Joan den ostiralean, hilak 12, Jolastokietan, 2015 urteko egutegia aurkeztu genuen. Egutegi berrian kirol giroan murgildu gara. Izan ere, album altzatarra berria prestatzen ari gara eta bere orrialdetan kirolak Altzan XX. mendean zehar izan duen presentzia islatu nahi dugu. Asmoa burutzeko argazki sorta interesgarria badugu dagoeneko, baina, hala ere, egutegiaren aurkezpenaz gonbidapen berri bat egiteko baliatu gara, Altzako kirolarekin zer ikusirik duen momenturik, lekurik, ekitaldirik, protagonistarik eta abar jasotzen duen argazkirik duena gurekin harremanetan jar dadin.
Anexioaren 75. urteurrenaren oroitzapenak eta Barrutien Araudiari alegazioak aurkezteko garaiak -hilak 17an amaituko da epea- bat egin dute egun hauetan, eta egokitu den batera gertatze horrek “fusio” hura gauzatzeko Donostiako udal ordezkariek onartu zituzten oinarriak berriro irakurtzera eraman gaitu, non Altzaren udal eremua bere osotasunean errespetatzera (4. oinarria) eta Altza-Buenavista izeneko Barruti bat bere Alkatetza-ordetzarekin (5. oinarria) sortzera lotzen ziren. (gehiago…) »
El 22 de Noviembre de 1939, en plena efervescencia de la gloria vencedora de Franco, dos alcaldes puestos por el régimen, de Donostia y de Altza, firmaron un documento de anexión por el que Altza pasaba a ser parte de Donostia. Han pasado 75 años y este periodo de tiempo será el argumento favorito de mucha gente que se ampara en “eran otros tiempos”. Pero no debemos perder de vista el momento de aquel encuentro que se produjo en la muga de los dos municipios, en Intxaurrondo Zahar, a la altura de Artzak Ortzeok. Nos dijeron en la escuela que había que ir a ver el encuentro. Me contaba estos días una vecina que, niña entonces, estuvo presente. Estábamos los de Altza en un lado, en el otro la gente que venía de San Sebastián y en el centro unos hombres que decían algo que no entendíamos, se dieron la mano. Tocaron el txistu y… ya está. Y riendo: Pensábamos que nos darían algo para comer, pero no…. a casa… andando como habíamos ido… En la escalera, la madre nos preguntó, sin dejar su trabajo, qué había pasado y un vecino mayor que nos oyó, dijo que le daba mucha pena, dio media vuelta y se metió en su casa. (gehiago…) »
Azken bolada honetan Album Altzatarra berri baten prestaketan ari gara lanean, oraingo honetan kirolari eskainia. Kirola gure garaiaren adierazpen nabarmenetakoa da, baita Altzan ere. Joan den mendean zehar Altzan, beste lekuetan bezala, kirol jarduera oso bizia izan da, eta horregatik merezi du monografikoki gure atentzioa eskaintzea. (gehiago…) »
Pasaiako udalak historia faltsifikatzen eta epaitegietan lortu ez duena politikoki inposatu nahian jarraitzen du. Euskadiko Epaitegi Gorenak behin betiko sententzia eman zuela hiru urte pasa direnean, Pasaiako udalak berriro bere koplari heldu dio eta politikaren bitartez aurreko Diputazioarekin lortu ez zuena egungoarekin -Bilduren eskuetan- lortzen saiatzen ari da.
Nondik heldu zentzugabekeria galanta hau? Ezin da ulertu nola udalerri bati burutik pasa zaion bera baino biztanle gehiago dituen lurralde bat berenganatzen ahalegintzea. Eta, gainera, hori inposatzeko duen oinarrizko argudioa orain dela berrehun urte errege absoluto baten agindua izanik. Lehenik eta behin, datu historiko hori faltsua dela gogoratu behar dugu beste behin, eta Pasaiak berarentzat hartu nahi duen lur eremua eta mugaketa, Vargas Poncek idatzitako auzibide agirian agertzen direnak, izapide bat baino ez zela izan, burutu gabe geratu zena. Vargas Poncek berak 1807. urtean kargutik kendu zuten arte zegokion ministeritzarekin eduki zuen isilpeko korrespondentzian hori aitortzen du.
Altzatarrok ez dugu inolaz ere onartuko gu eta gure lurraldea Pasaiako arazo ekonomikoak konpontzeko erabiliak izatea, ez baitugu zer ikusirik arazo horien jatorrian eta kudeaketan. Soilik gure zergak biltzeko eta gure lurretan eraikitzeko nahi gaituzte, baina ez gara salerosketako objektu hutsak, duintasuna daukagu.
Gezurra dirudi, baina hemen eta orain, berrehun urte pasa ondoren, garai hartako Altza Herrixkak Vargasen asmoak geldiarazteko gobernuaren aurrean erabili zituen hitz berberak idatzi ditzakegu: “[La Aldea de Alza] clama por sus términos, y por sus caserios, se queja de que contra su voluntad y las ventajas de sus habitantes se les obligue á contarse por de otro domicilio, á vivir bajo autoridad estraña, y á depender de otros hombres y de otros intereses.”
Dakizuenez, 2011. urtetik hona gure elkartea buru-belarri aritu da 2005. urtean bide bazterrean geratu zen Altzarentzako barruti baten eskaera berpiztearen alde.
Barrutiaren formulak dituen mugaz jabeturik, horrelako erakunde politiko-administratibo baten sorrera, gure ustez, altzatarrentzat garrantzitsuak diren hainbat eta hainbat gai modu parte hartzaile eta deszentralizatu batez bideratzeko aukera bat izan zitekeen, une honetan existitzen ez dena.
Aldi berean, garbi ikusten genuen horrelako eskaera batek gizartearen ahalik eta babes zabalena eta anitzena eduki behar zuela, eta, gure muga guztiekin, horren bila jardun dugu denbora tarte horretan.
Jakina denez, gure elkartearen lan eremua kultura da, eta gizartea bezalaxe, politikoki anitza. Horregatik, barrutia bezalako gai politiko honetan murgildu ginenean, ez genuen nahi politikak gure jarduera baldintza zezan eta gure parte hartzeari hurrengo udal hauteskunde kanpaina jarri genion epemuga gisa. Oraindik hilabete batzuk falta dira horretarako, baina, itxura denez, talde politikoak honez gero bere mugimenduak egiten hasi dira aipatutako hauteskundeei begira eta dagoeneko ikusi dugu barrutiaren gaia enfrentamendurako erabiliko dela. Ondorioz, eszenatoki politikotik aldenduko gara.
Azken udalbatzaren gai zerrendan “Hiriko kale batzuei euskarazko izena ematea” izenburuko puntua zegoen batzarraren onarpenaren zain, baina hain juxtu honen inguruan sortutako ika-mika izan zela medio, bertan behera geratu zen batzarra. Gertatutakoa adierazgarria da, beste behin agirian uzten baititu eguneroko herrigintzan dauzkagun keriak. Zer erabakitzen den eta erabakiak nola hartzen diren, hortxe arazoaren gakoa. Gu ere ez gaude ados hartutako eta hartu nahi diren zenbait erabakirekin, -ezta hartu diren moduarekin, baina hori beste baterako utziko dugu-, eta ohar hauen bitartez gure arrazoiak plazaratu nahi ditugu.
“Casanao” izenarekin hasita, udal gobernuak “Kasanao” idazkera onartu nahi du eta sozialistek emendakina aurkeztu zuten ‘gaztelaniazko Casa Nao” mantentzearen alde. Casanao Erdi Arotik ezagutzen dugun etxe izena eta abizena da eta bere esanahia garbia da: etxe berria. Casanao idazkerak gaskoi itxura du, -’Molinao’ bezalaxe-, baina XVIII. mendera arte ez da finkatu erabilera hori eta ordurarte ohikoena Casanueva izan da (’Casanova’ ere bi alditan agertzen zaigu). Hortaz, udaletxeko zerrendetan agertu izan diren ‘Casa Nao’, ‘Casas Nao’ eta ‘Nao-Etxe’ desegokiak izan dira, eta oraingo zerrendan onartu nahi duten ‘Kasanao’ ere bai. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak 1998. urtean onartutako “Donostia Hiriko izendegia. Irizpideak eta erabiltzeko arauak” dokumentuan, 3. orrialdean, forma ihartutzat hartzen du toponimo hau eta espreski aipatzen du ‘Casanao’ grafiarekin. (gehiago…) »
“Orain dela…” izenburupean Altzako Tokiko Bilduman jasota dauden ikus-entzunezko dokumentu sorta bat eskainiko dugu. Dokumentu hauek Youtubeko Altzakanala kanalean ere ikus daitezke.
Gaur eskaini dugun bideoan Altzakoak Kirol Elkarteak antolatutako Altzako Udaberriko I. Krosaren haur-lasterketaren irudiak ikus daitezke. Grabazioa Luis Ezkerrak egin zuen VHS lehen bideokameretako bat erabiliz.
Lasterketa horretan mutilen kategorian lehenengo hiru sailkatuak hauek izan ziren: Javier Pérez, Carlos Rodríguez eta Juan Antonio Hidalgo. Nesken kategorian, bestetik, lehenengo hiruak hauek izan ziren: Nuria Cantera, Gemma Pastoriza eta Noelia Quintas. Lasterketa bukatu zuten 84 neska-mutilen denbora eta postua ikusteko klik egin hemen.
Corren malos tiempos para la Solidaridad. Mientras algunos, Políticos, Banqueros, etc,. nos roban y son felices amasando cantidades ingentes de dinero , muy solidarios con los Banqueros aun Jurando servir al Pueblo, la Ciudadanía, se afana en la batalla de calle, en la respuesta a lo inmediato, eso que nos hace sentirnos orgullosos de la palabra Solidaridad, Stop desahucios, Banco de alimentos, Cáritas, miles de ciudadanos anónimos colaborando en definitiva para paliar las necesidades básicas.
Solidaridad, esa palabra tan mal utilizada por nuestros mandatarios con la que justifican tantos desmanes, tantas “obras” que tendrían que estar a la cola de esa Política Social que no ponen en práctica o que es insuficiente para atender a unas necesidades básicas como es el comer y proteger, sobre todo a nuestros pequeñ@s también en verano, porque el sector infantil tiene derecho a comer y ser atendido con dignidad cada día. Pero, ellos, los que todo lo saben, los que sólo entienden de amasar grandes fortunas a costa de cualquiera, dicen que hay dificultades para mantener los comedores escolares abiertos. (gehiago…) »
La historiadora Charo Roquero ha publicado recientemente un pequeño pero interesante libro sobre la Historia de la prostitución en Euskal Herria. En Altza conocemos bien a Charo Roquero por los trabajos que ha dedicado al estudio de nuestra historia, partiendo siempre de fuentes documentales directas, diseccionando su contenido y haciendo hablar a los protagonistas. Su último libro va en esa línea. Hacía falta una investigación que nos permitiera conocer con detalle las manifestaciones concretas del fenómeno de la prostitución en Euskal Herria, y más concretamente de las cuatro provincias de este lado de la frontera. A través de la documentación consultada por Charo en los archivos podemos acercarnos a las condiciones de necesidad, miseria y desesperación que en el transcurrir del tiempo histórico han determinado el destino de muchas mujeres que no han encontrado en su vida otra salida que dedicarse a la prostitución. (gehiago…) »
Zigor Etxeburua (2025, Uztailak 23) «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue.
Interesgarria litzateke ...»
Joseba M. Peña (2025, Uztailak 22) «Eskerrik asko hitzak hauengatik.
Besarkadak »
Luma (2025, Uztailak 4) «Oso oso interesgarria.
Mila esker. »
Las Merindades en la Memoria (2025, Ekainak 22) «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»