“Altza XIX. mendeko kroniketan”
2008, Abenduak 11
Datorren abenduaren 19an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean Tomasenen, AHM-k liburu berri bat aurkeztuko du: “Altza en la prensa del siglo XIX / Altza XIX. mendeko kroniketan“, Artiga Bildumaren seigarrena.
Bere orrialdeetan XIX. mendearen azken laurdeneko 179 kronika zahar bildu dira, azken karlistadatik mende bukaera arte. Garai hau oso garrantzitsua izan da Altzaren historian, hamarkada horietan Altza udalerri bezala jaio eta lehen urratsak eman baitzituen, urbanizazio eta industrializazio prozesuetan erabat murgildurik. (gehiago…) »