Aitortza ekitaldiaren kronika
Gaspar Cardona, Ricardo Tejada, José Juanes, José Iruretagoyena, Pedro Ayesta, Juan Iriarte, Felipe Zurutuza, Pablo Landa, José Casares eta Celestino Atorrasagasti zinegotzien senideak eta Donostiako Alkatea, Barrutiko lehendakaria eta Giza Eskubideen zinegotzia pasa den irailaren 11n egindako ekitaldian.
Goizeko 11:00etan, Altzako bandera balkoian eta Donostiako Udalaren Txistulari Bandaren doinuen artean hasi zen ekitaldia. Senideak udaletxetik atera eta bere lekua hartu ondoren, aurkezleak ekitaldiaren xedea azaldu zuen. Segidan, Eneko Goia alkateak hitza hartu zuen Donostiako Udalaren izenean Altzako udalbatza hautetsiari aitormena adierazteko eta, ekitaldi honek Udalak Memoria Historikoaren arloan Altzarekin zeukan zorra nolabait kitatzera zetorrela esanez, ekitaldiaren protagonismoa bertan zeuden zinegotzien senideengan utzi zuen.