Artxiboak 2025, Irailak 30

80 metro historiaz: Nexgraff-en horma-irudiaren aurkezpena Tomasenen

horma-irudiaren-ondoan

Igande goizean, Tomasenen giro polit batean 40 lagun bildu ginen Nexgraff artistak Harri Berri haur eskolaren sarreran margotu duen horma-irudiaren aurkezpenean. Hasieran Bizarrain euskara elkarteko Butxek hitza hartu zuen ekimenaren nondik norakoa azaltzeko. Segidan, Nextorrek atzean dagoen sorkuntza-prozesua nolakoa izan zen eta nola gauzatu zen partekatu zuen: hasierako zirriborroetatik hasita, kolore-aukeretatik, Altzaren historiaren sei aro nagusiak nola islatu zituen azalduz. Gauzatze lanean Aitor eta Santiren laguntza izan du, aurkezpenean bertan egon zirenak. Bere azalpenak argitasun berezia eman zion lana ulertzeko, eta han bildutakook artista baten sortze-prozesuaren lekuko izateko aukera izan genuen.   (gehiago…)  »  

Altzako [Historiaren] pasealekuan margotutako muralaren aurkezpena

2025, Irailak 21

b6-gaur-egun

Gure eguneroko espazio batean 80 metroko koloretako historia bisual berri bat agertu da. Gure iraganaz hitz egiten du eta Harri Berri haur hezkuntzako eskolaren ondoan dago, Altzako pasealekuan, orain “Altzako Historiaren Pasealeku” bihurtuta.  Nexgraff kale artistak pintzelarekin margotutako kronologia hau horma bateko dekorazio hutsa baino gehiago da; gure erroen, gure nortasunaren eta gure bidaia kolektiboaren isla ere bada.   (gehiago…)  »  

Ganbara Bildumaren aurkezpena Garberan

2025, Irailak 9

ganbara-garberan-2025Irailaren 10etik aurrera, 60ko hamarkadako etxeko erabilpen eta industria jatorriko objektuz osatutako Ganbara Bildumaren erakusketa bisitatu ahal izango da Garberan.

Ganbara Bilduma Altzako Historia Mintegiak 2002. urtetik aurrera landutako proiektua izan zen eta 2022. urtean Aranzadi Zientzia Elkartearen esku utzi zuen.

Ganbarako objektu horiek gaur egun Aranzadik ongi baino hobeto zaintzen ditu. 2023an “Ganbara Bilduma” liburua argitaratu zuen bere Aranzadi Etnografia Bilduma sailean (liburua deskargatzeko hemen), eta orain erakusketa interesgarri hau atondu du Garberan.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2025
A A A O O L I
« abu   urr »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean