Altzako [Historiaren] pasealekuan margotutako muralaren aurkezpena

2025, Irailak 21

b6-gaur-egun

Gure eguneroko espazio batean 80 metroko koloretako historia bisual berri bat agertu da. Gure iraganaz hitz egiten du eta Harri Berri haur hezkuntzako eskolaren ondoan dago, Altzako pasealekuan, orain “Altzako Historiaren Pasealeku” bihurtuta.  Nexgraff kale artistak pintzelarekin margotutako kronologia hau horma bateko dekorazio hutsa baino gehiago da; gure erroen, gure nortasunaren eta gure bidaia kolektiboaren isla ere bada.

Nexgraffek uztailean margotutako murala Bizarrain Euskara Elkartearen ekimena izan da eta Ekialdeko Barrutiaren babes ekonomikoa eta Casares-Tomasene Kultur Etxearen eta Altzako Historia Mintegiaren laguntza izan ditu. Altzako Tokiko Bildumaren funtsa eta historia argitalpenak artistaren esku-hartze sortzailerako abiapuntu izan dira, bereziki 2016an Altza denboraren joan-etorrian izenburupean argitaratutako liburua, Mattinek marraztu eta koloreztatutako laminekin ilustratua.

Aurkezpena datorren igandean izango da, irailak 28, goizeko 11etanArriaga-Serafinak jai egitarauaren barruan. Tomaseneko ekitaldi aretoan elkartuko gara muralari buruz hitz egiteko, eta, ondoren, margotutako hormaren eta haren inguruaren ondoan paseatuko dugu. Gure historia altzatarrek dugun ondarerik handiena da eta hitzordu honek aukera emango digu elkarrekin Altzaren historiara modu berritzaile batean hurbiltzeko, kaleko artearen bidez.

altzaren-historia-nexgraff

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean