Herrerak begirunea eskatzen du
2026, Ekainak 2
Herripe Auzo Elkartea
Donostiako Udal Gobernuaren begirunea eta arreta eskatzen ditugu herreratarrok pairatzen ari garen arazoei eta ditugun gabeziei irtenbidea emateko lehenbailehen, duintasunez bizitzea merezi dugulako.
- Lantegi asko itxi dira, baina orubeak baliatu ordez berrindustrializatzeko eta auzoa berroneratzeko, etxebizitzak eraikitzea besterik ez du proposatu Udalak.
- Ekipamenduak falta ditugu sozioasistentzialak, osasunekoak eta kulturakoak, baita horrelako zerbitzuak ere, eta inguruetakoak urrutiegi daude.
- Oso urriak dira eremu berdeak; porlanezko eta zoladurazko paisaia da nagusi.
- Irisgarritasun arazo handiak ditugu: trenbidepeko pasabidea, etxarte ugaritako eskailerak (bizilagun asko isolatuta geratzen ari dira), maldak…
- Udalaren administrazio banaketa ez dator bat auzoaren identitatearekin.
Horiei gehitu behar zaizkie auzotarron bizitza okertu duten beste hainbat arazo: (gehiago…) »



