1931ko korporazio hautetsia eta res publica

2021, Apirilak 13

1931ko-korporazioaAtzo, 1931ko apirilean Errepublika ekarri zuten udal-hauteskundeak egin ziren. Diktadura militar batetik atera berriak, beste diktadura krudel eta iraunkorrago batean erori ziren bost urteren ondoren. Hauteskunde horietatik sortutako udalbatzako kideen eta epe labur baina bizi horretan egin zuten lan publikoaren gainean isiltasunezko eta ahanzturazko lauza astuna erori zen. Memoria eza hori areagotu egin da, are gehiago, Gerra Zibila amaitzean frankismoak Altza udal-nortasunarekin amaitu zuelako.

Laurogeita hamar urte geroago, harlauza hori kentzeko lan egiten jarraitzeko asmoa egin dugu, hautatutako korporazioak res publica-ren alde, hau da, denon gauzaren alde, guztion onerako egindako lanaren balioa ezagutzeko eta aitortzeko. Jarduera administratibo eta politiko hutsaz gain (tramitazioak, Euskal Estatutua…), korporazioak interes eta gogo bereziz heldu zion gizarte- eta lan-arazoei (langabezia, pobrezia), hezkuntzako eta ekipamendu publikoetako gabeziei eta gainontzeko oinarrizko beharrei, “Askatasunaren eta herritartasunaren bideetatik” ibiltzeko borondatearekin, Jose Juanes Echeveste Altzako alkate hautetsiaren hitzetan. [1]

Aurrerago Estibausen egingo ditugun sarreretan, hautatutako korporazioak lan- eta gizarte-arloetan lehen hilabeteetan, -hasierako ilusioak bizi-bizi zeudenean-, hartutako erabakiak zehatzago aztertuko ditugu. Baina, horri heldu aurretik, Altzan 1931ko udal hauteskundeak nola egin ziren gogoratzeko tarte bat eskainiko diogu. [2]

Gipuzkoan, 89 udalerritatik 25etan baino ez ziren egin hauteskundeak; izan ere, hautagai kopurua ez bazen zinegotzi postu kopurua baino handiagoa, hautagaiek automatikoki zinegotzi kargua eskuratzen zuten. [3] Altzaren kasuan bezala, ordea, aukeratu beharreko zinegotziak 12 zirenez eta aurkeztutako hautagaiak 24, hauteskundeak egin behar izan ziren eta 25 urtetik gorako gizonezkoak botoa ematera deituak izan ziren. Emakumeek ezin izan zuten bozkatu Errepublikako Gorte Konstituziogileek urte hartako abenduaren 9an emakumeen botoa onartu zuten arte. Eskubide hori bi urte geroago, 1933an, erabili ahal izan zuten lehen aldiz.

Altza bi hauteskunde-barrutitan banatuta zegoen eta barruti bakoitzean 6 zinegotzi aukeratu behar zituzten. Lehenengoak sekzio bakarra zuen eta Altzagaina, Intxaurrondo eta Sarrueta auzoak hartzen zituen, gutxi gorabehera; eta bigarren barrutia, Bidebieta, Herrera, Buenavista eta Molinao hartzen zituena, bi sekziotan banatuta zegoen. Ez dakigu zehazki zenbat hautesle ziren, baina 2.000 inguru izango lirateke. Hala ere, badakigu parte-hartzea % 82,06koa izan zela. [4]

Boto-emaileek beren barrutian aurkeztutako hautagaien artean zuzenean aukeratu behar zuten, gehienez ere bi. Altzan, Conjunción Republicano-Socialista inguruan bildutako alderdiek bakarrik eman zuten argitara zerrenda bat, eurek izendatutako lau hautagaiekin. [5]

Hauek izan ziren barruti bakoitzean aurkeztutako hautagaiak eta, Altzako Hautesle Erroldaren Udal Batzordeak hilaren 16an egindako zenbaketa orokorraren aktaren arabera, lortu zituzten emaitzak: [6]

Lehen Barrutia:

  • Ricardo Tejada 203
  • Felipe Zurutuza 201
  • José Iruretagoyena 200
  • Pedro Ayesta 197
  • Manuel Sasiain 186
  • Celestino Atorrasagasti 167
  • José Salvador 49

Bigarren Barrutia:

  • José Juanes 205
  • José Casares 200
  • José Manuel Beretarbide 188
  • Pablo Landa 188
  • Gaspar Cardona 180
  • Juan Iriarte 182
  • Victoriano Moranchel 176
  • Santos Urbieta 174
  • Felipe Guillén 174
  • Santiago Casares 109
  • Ignacio Eneterreaga 93
  • Victoriano Roteta 88
  • Pedro Alcorta 64
  • Anselmo Zugasti 63
  • José Calasanz 60
  • Julián Trueba 11
  • José Salvador 1

Hilaren 17an Udala eratzeko ekitaldia egin zen. Kargua utzi zuen udalbatzak, Juan Bautista Tejada alkatea buru zela, kargua eman zien Hautesle Erroldaren Udal Batzordeak aldarrikatutako zinegotzi berriei, bi barrutietako bakoitzean boto gehien lortu zituzten sei hautagaiei.

Hurrengo egunean udalbatza berria berriro bildu zen alkatea eta gainerako udal karguak aukeratzeko. Jose Juanes Echeveste izango da alkate, aldeko 10 botorekin eta Cardonaren eta Iriarteren, gutxiengo errepublikarraren boto zuriarekin. Ekitaldiaren amaieran errepublikarrek  Juanesi abertzale gisa agertzea itsuztu zioten, haien ustez ez baitzuen abertzalea gisa jokatu, eta Juanesek dimisioa aurkeztu zuen, baina korporazioaren gehiengoak ez zuen onartu.

Udalak, beraz, osaera hau izango du:

  • Alkate Lehendakari: Jose Juanes Echeveste.
  • 1. Alkateorde: Celestino Atorrasagasti Casares.
  • 2. Alkateorde: Pedro Ayesta Cendoya.
  • Sindiko: Jose Casares Larrarte.
  • 2. Sindiko: Pablo Landa Iribar.
  • Zinegotzi: Ricardo Tejada Duque de Estrada.
  • Zinegotzi: Felipe Zurutuza Urbistondo.
  • Zinegotzi: Jose Iruretagoyena Querejeta.
  • Zinegotzi: Jose Manuel Beretarbide Aristizabal.
  • Zinegotzi: Jose Manuel Sasiain Astiasuainzarra.
  • Zinegotzi: Juan Iriarte Aguirre.
  • Zinegotzi: Gaspar Cardona Guarinos.

Azkenik, aste bakoitzeko larunbata eta arratsaldeko zazpi eta erdietako ordua finkatuko dira ohiko bilkurak egiteko.

Udalaren eraketaren ziurtagiriak, hilaren 20an egina, izen-abizenekin eta betetzen duten karguarekin batera, adinaren eta filiazio politikoaren datuak ematen ditu. Horrela, korporazioaren batez besteko adina 40 urtekoa dela ikus dezakegu. Gazteenek, Tejada eta Beretarbide, 31 urte dituzte, eta zaharrenak, Cardona, 55. Filiazio politikoari dagokionez, sei independenteak dira: Ayesta, Tejada, Zurutuza, Iruretagoyena eta Sasiain; lau abertzaleak: Juanes, Atorrasagasti, Landa eta Beretarbide; eta bi errepublikanoak: Iriarte eta Cardona. [7]

1934ko hautesle-erroldak, bestalde, helbideari eta lanbideari buruzko datuak eskaintzen dizkigu. Agertzen diren bezala idazten ditugu, guk gehitutakoa parentesi artean bilduz: Juanes, Berra (Villa San Antonio, Buenavista Gaina), escribano; Ayesta: Trinquete (Sarrueta), jornalero; Casares: Zoriontegui (Herrera), carpintero; Landa: Vista Alegre (Herrera), empleado; Tejada: Villa Iruña (Mirakruz), ez du lanbidea aitortzen; Atorrasagasti ez da erroldan agertzen hilda zegoelako; bere datuak Mirasun (Altzagaina), labrador, izango lirateke. [8]

Apirilaren 25eko bileraren hasieran, Udalaren lan-batzordeak eratu ziren - Ogasuna, Gobernazioa, Ur eta Argia, Sustapen eta Higienea, eta Obrak, Bideak eta Mendiak -, eta, jarraian, gai-zerrendako gaiak jorratzeari ekin zioten.

Erreferentziak:

  • [1] “Así las cosas, el reciente alzamiento de la soberanía popular, que tan viril como sabiamente ha encauzado a nuestra Patria por los caminos de la libertad y la ciudadanía…” Jose Juanes, Altzako alkatea, 1931ko maiatzaren 21eko bilkura bereziaren akta. Donostiako Udal Artxiboa, Altza, 112-L, 12v-13r
  • [2] CEREZO BASELGA, Aitor: “II. Errepublika Altzan udaletxeko akten bidez“. In: Altza, Hautsa Kenduz VIII (2005), 71-115 orr.
  • [3] RODRÍGUEZ RANZ, José Antonio: Guipúzcoa y San Sebastián en las elecciones de la II República, Instituto Dr. Camino, 1994, 282. or.
  • [4] Idem, Anexo I
  • [5] La Voz de Guipúzcoa, 1931-04-02, 3. or.
  • [6] “Acta del escrutinio general” (1931-04-16), Donostiako Udal Artxiboa, Altza, 29/4/A/1/2
  • [7] “Estado demostrativo de la Constitución del Ayuntamiento” (1931-04-20), Donostiako Udal Artxiboa, Altza, 29/4/A/1/2
  • [8] Altzako hauteskunde errolda (1934). Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, AHPG-GPAH INE 180/1 7
  • Irudiak:
    • Udalaren eraketa-akta (1931-04-16). Donostiako Udal Artxiboa, Altza, 112-L, 3r
    • La Voz de Guipúzcoa, 1931-04-19 13.or

1931-04-19 LVG 13or

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »
  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»

etiketak


Sarean