Altzako VIII. Naturaldia

2021, Apirilak 22

viiinaturaldia

Aurten, Donostia Kulturarekin eta Cristina Enea Fundazioarekin batera, hainbat jarduera antolatu ditugu maiatzean, gure ingurunetik paseatzea proposatzeko; ingurumen, paisaia, geologia, botanika, fauna eta historia intereseko hainbat gunetan geldialdiak eginez.

Urteak daramatzagu ibilbide gidatuak antolatzen, eskuorri moduan edo ibilbide birtualetan biltzen, etxetik pauso gutxira zain daukaguna ikusi eta miretsi nahi duen edonorentzat eskuragarri egon daitezen. Aurtengo jarduerak antolatzeko orduan, jasaten dugun pandemia-egoerak baldintzatu gaitu, paseatzera irten gaitezkeen pertsonen kopuruan mugatzen gaituelako. Horregatik, aurten Antondegira egingo dugun ibilbide gidatua Ibilbide naturalistikoa: Antondegi orripapera gisa argitaratuko dugu eta maiatzaren 28an banatuko dugu Marko Sierrak emandako hitzaldian.

Hurbilekoa ezagutzen eta miresten jarraitzeko interesa piztea espero dugu, hori baita honako jarduera hauen bidez lortu nahi duguna:

Larunbata, maiatzak 15
Antondegira ibilaldi gidatua. Marko Sierraren eskutik.
Lau Haizetako bidegurutzetik abiatuta, oraingo honetan, Altzako hegomendebalera joko degu. Poligono 27 delako eremutik, behera egin…eta Antondegiko muinora igo, zeharkatu eta jeitsiko degu. Altza ta Astigarragaren arteko mugarri historiko bat bisitatu eta gero, Astigarragako lurretan sartuko gera eta, aldapan gora, Lau Haizetako eremutik eta hasierako bidegurutzera helduko gera, haize guztiek lagunduta.
Iraupena: 3-4 ordu.
Izen-ematea 943 35 11 49
Elkartzeko tokia: Casares K.E 9:30; Lau Haizeta 10:00
Euskaraz

Ostirala, maiatzak 21
Hitzaldia. Un paseo didáctico entre rocas. Descubriendo el pasado geológico de Altza. Hizlaria: Txema Hernández
Ezinezkoa da leku bateko giza historia azaltzea geologiak bertan izan duen paper garrantzitsua aintzat hartu eta ulertu gabe. Harri motak, haien izaera kimikoak eta prozesuekiko erresistentziak, haien antolamenduak eta inklinazioak neurri handi batean baldintzatzen dute kokalekuak eraikitzeko lekua, eta, beraz, baita populazioaren konfigurazioa eta horien gainean egingo diren jarduera sozioekonomikoak ere. Harri horiek, oro har, oharkabean pasatzen dira gure begien aurrean, baina arretaz begiratuz gero, oraindik ezponda, itsaslabar eta baserri zahar bateko harlanduetan aurki ditzakegu. Iraganeko lekuko gisa, milioika urtetako kontakizun harrigarri bat konta diezagukete, gu garena zergatik garen hobeto ulertzen laguntzen diguna. Ezagutu nahi duzu?
Tomasene K.E. 18:30
Gazteleraz

Larunbata, maiatzak 22
Excursión guiada a Antondegi
Partiendo del cruce de Lau Haizeta, nos dirigiremos al suroeste de Altza. Descenderemos al polígono 27 para subir seguidamente a la colina de Antondegi. En el descenso visitaremos un mojón histórico entre Altza y Astigarraga y nos adentramos en terrenos de Astigarraga y, cuesta arriba, nos adentramos en la zona de Lau Haizeta para llegar al cruce inicial, siempre acompañados por todos los vientos.
Duración: 3-4 horas.
Inscripción: 943 35 11 49
Lugar de encuentro: C.C Casares 9:30, Lau Haizeta 10:00
En castellano

Ostirala, maiatzak 28
Hitzaldia. Ibilaldi naturalistikoak Altzan zehar. Hizlaria: Marko Sierra
Hitzaldi honetan partaideei erakutsiko dizkizuegu Altzan zehar ibilaldi naturalistikoak egiteko aukera desberdinak. Eremu desberdinetako balio natural, paisajistiko eta Altzako altxor natural ezezagunak ezagutuko ditugu.
Tomasene K.E. 18:30
Elebitan

Antondegi baserria, 2001. urtea

Antondegi baserria, 2001. urtea

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean