Argazki bilduma aberasten

2007, Irailak 21

Altzako Tokiko Bilduman jasotako dokumentuen artean argazkiak dira dudarik gabe arrakasta handiena daukatena. Ikusi besterik ez dago abenduan aurkeztu genuen Album Altzatarra argazki-liburuaren arrakasta.

Baina bilduma aberatsa izateko argazkiak bilatu eta bildu egin behar dira eta lan horretan lagun asko izan ditugu 2007 urtean zehar. Hona hemen beraien etxeetan gordetako argazkiak utzi dizkigutenak: Juan Antonio Arco, José Luis Canellada, Koldo Izagirre, Edubigis Ansa, Lourdes Las Heras , Mª Jose Martínez, Jon Garmendia , Maite Mendizabal, Tomas Paulis, Kontxi Salaberria, Pili Esnaola, Paquito Irazabalbeitia, J.M. Zapirain, Josetxo Olaziregi, Rafa Altube.

Batzuetan argazki soltuak dira, bestetan albumak, familia baten ibilbide luzea jasotzen dutenak.; aspaldikoak eta berriagoak; batzuetan kirola da gaia, besteetan ospakizunak eta jaiak. Denetarik aurkituko dugu bildutako bostehun argazki horien artean. Horiek guztiak Altzako Tokiko Bilduma aberastera datoz eta katalogatu ondoren altzatarren esku egongo dira kontsultagarri.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean