Altza kartografia historikoan

2024, Martxoak 5

"Fuerte de Alza" (1838)

"Fuerte de Alza" (1838)

Artxiboetan katalogatutako planoak eta mapak oso lagungarriak dira gertaera historikoak garatzen diren espazioak hobeto ezagutzeko. Krokis soil bat zein maparik landuena eta ederrena oso lagungarriak izan daitezke biltzen duten informazio baliotsuagatik. Egungo garapen teknologikoari esker, dokumentu horiek gordetzen diren artxiboek erraztu egiten dute ikertzaileei eta jakin-minez daudenei funts horietarako sarbidea ematea.

Defentsaren Liburutegi Birtualean (Biblioteca Virtual de la Defensa) esaten ari garen horren adibide bat da. Bertan, Defentsa Ministerioaren dokumentu-zerbitzuetan gordetako kartografia historikoaren bilduma bikaina eskaintzen da, eta webgunearen bidez oso kalitate onarekin eskura daiteke.

Altza mendeetan zehar ikuspegi militarretik bi puntu baliotsuen artean kokaturik dagoenez, hau da, Gipuzkoako plaza militar nagusia den Donostiaren eta Pasaiako portu estrategikoaren artean dagoenez, mapa ugari ditugu eremu altzatarraren zatiak barne hartzen dituztenak.

Gai militarrez gain (gotorlekuak, etab.), informazio garrantzitsua eskaintzen digu bide sareari eta ibilbideei, bai eta informazio toponimikoa eta gaur egun desagertuta dauden etxe eta baserri altzatarren kokapen zehatza ere. Krokis, mapa eta planoen artean 84 dokumentu dira guztira, eta Altzako Tokiko Bilduman ikus ditzakegu.

l22711baju
“Plano de la Ria y Puerto de los Pasages, y de las Poblaciones situadas en su Costa según se hallaban en el año de 1760″

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2025
A A A O O L I
« abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean