50 urte “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zela

l23649

Antxon Alfaro

Aurten 50 urte ospatzen dira “Altzako auzoko bizilagunen eta jabeen elkartea” eratu zenetik. 1974ko abuztuaren 20an, 24 bizilagun bildu ziren “Altza gaina, Arriberri, Arrizar, Buenavista, Los Boscos, Molinao, Oleta-Picabea, Roteta eta Santa Barbarako barrutiak” ordezkatuz; eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilari elkartea legeztatzeko eskatzea erabaki zuten.

Lehenengo bilera azaroaren 30ean egin zen, eta akta-liburuan jasotzen denez, ardurak honela banatu ziren: lehendakari Ignacio Jauregui izendatu zuten; lehendakariorde, Ignacio Maritxalar; idazkari, Roberto Mendiguren eta diruzain, Andrés Garciandia. Gainerako kideak 20 hauek izan ziren: Joaquín Atorrasagasti, Martín Elizasu, Braulio Maeztu, Mariano Martínez, Julio Santos, Saturnino Aristegui, Mª Jesús Baigorretegui, Mario Domínguez, Esteban Frutos, José Aranguren, Santiago Sanfrancisco, José Manuel Varona, Florencio Alonso, Jesús Cuevas, Víctor Fernández, José Joaquín Aguirre, José Zubieta, Julian Bidegain, José Ignacio Goñi eta Félix Iranzo.

Bilera hori Altzako Alkateordetzan egin zen, eta bertan izan ziren Mª Dolores Casi Donostiako Udaleko Barruti eta Auzoetako alkateordea, Echeverria eta Alvarez Sacristan zinegotziak eta Iñaki Beguiristain Altzako alkate pedaneoa. Bileraren amaieran, Altzako Herria Donostiako Udalari Atxikitzeko Akta irakurri zen udal ordezkarien aurrean.

20241127

Informazio hori berreskuratu ahal izan da Mertxe Fernándezek AHM-Altzako Historia Mintegiari elkartearen bizitzari buruz argazki, dokumentu, akta-liburu eta prentsa-albiste ugari eman dizkigulako. Mertxe 80ko hamarkadan elkarteko kide izan zen.

Une honetan, ehunka dokumentuak digitalizatzeko eta katalogatzeko lanari ekin diogu, eta ondoren Altzako Tokiko Bilduman eskainiko ditugu, altzatarren memoria historikoa aberasten jarraitzeko.

l23657

Era berean, idazki honen bidez Altzako auzo horietan zeuden baldintza negargarriak pixkanaka hobetzen joatea lortu zuten pertsonen lan kolektiboari aitortu nahi diogu. Lortutako lorpenak ez ziren gutxi izan, batzuk aipatzearren: Roteta eta Santa Barbarako urbanizazioa, Toschi-Ibericako fabrikaren itxiera, auzoa amiantoarekin kutsatu zuena, eskola-eraikin berriak, anbulatorioa, Casares Kultur Etxea…

50. urteurrena ospatzeko, “Elkartasuna” Altzako Auzo Elkarteak argazki erakusketa bat antolatu du Santa Barbarako egoitzean azaroaren 24tik abenduaren 3ra.

erakusketa

Etiketak:

2 iruzkin

  1. Carmen Perez

    ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS

  2. Carmen Perez

    ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean