Altza 2025 egutegiaren eta altza.info webgune berrituaren aurkezpena

2024, Abenduak 6

gonbidapena2025

Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu datorren abenduaren 20an, ostirala, 19: 00etan, Tomasenen, Altza 2025 egutegiaren eta Altzako Tokiko Bildumaren web orri berrituaren (www.altza.info) aurkezpenera parte hartzera. Horrekin batera, arratsaldean zehar, 6etatik 8etara, Bilduman berriki sartutako dokumentuekin prestatu dugun erakusketa txiki bat ikusi ahal izango duzue, “Aldaketen garaiak (70eko eta 80ko hamarkadak)” izenburupean.

Egutegi berriko irudiak San Telmo Museoko Galarza argazki funtsetik hartu ditugu. Funtsa hori Gregorio González Galarza eta bere seme Carmeloren lanekin osatuta dago. XX. mendearen lehen erdiko argazki multzo garrantzitsu bat da eta argazkiak batez ere postal gisa erreproduzitzeko eginak dira. Egun hauetan San Telmon “Donostiaren oroigarri” erakusketa bisitatu daiteke, funtsak dituen 3.000 argazkien artean egindako aukerarekin. Argazki multzo osoan Altzako hainbat txoko jasotzen dituzten hogeita hamar bat daude (ikus Estibausen “Oleta eta Buenavistaren antzinako hiru argazki“). Horietako bi egutegi handirako eta txikirako aukeratu ditugu, eta katalogatuta dauden gainerakoak Altzako Tokiko Bilduman ikus daitezke.

Egutegiarekin batera, aipatutako Altzako Tokiko Bilduma bera izango da arratsaldeko protagonista nagusia. Bildumaren webguneak, www.altza.info, 16 urte bete ditu unean-unean bere zerbitzua eskaintzen, eta aurten eraberritzeko aukera izan dugu, forman eta funtsean, Ekialdeko Barrutiaren laguntza ekonomikoari eta borondatezko lan profesional garrantzitsu bati esker.

Altzako Tokiko Bilduma Donostia Kulturak eta Altzako Historia Mintegiak Altzako ondare dokumentala bildu, zaindu eta ezagutarazteko sortutako dokumentazio zerbitzua da. Bildumak 1986. urtean lehen urratsak eman zituen eta geroztik izaera eta eduki desberdineko dokumentuak bildu ditu (artxiboko dokumentuak, argazkiak, prentsa-kronikak, mapak, ikus-entzunezkoak…). Hasieratik Casares kultur etxean izan du egoitza eta bertan kontsulta zerbitzua eskaintzen da, eta baita Interneten ere, eraberritu berri dugun webgunearen bidez. Gaur egun, Bildumak 23.000 dokumentu inguru biltzen ditu, eta horietatik 19.600 baino gehiago eskuragarri daude webgunean. Azken hamabi hilabeteetan 92.289 bisita izan ditu, eta horrek erakusten du nolako zabalkunde garrantzitsua lortu duen.

Espero dugu webgunearen itxuran eta nabigazioan egindako aldaketak eta, aldi berean, bilaketak egiteko tresnetan egindako berrikuntzak lagungarriak izango direla Bildumako edukiak jende gehiagorengana iristeko eta bilaketetan ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko.

Hasieran esan dugun bezala, aurkezpenaren aurretik eta ondoren Bilduman katolagatutako aldizkari, egutegi, eranskailu eta argazkiekin erakusketa txiki bat ikusteko aukera izango dugu, gehien bat aurten katalogatuak eta 70eko eta 80ko hamarkadetan izandako aldaketen berri ematen digutenak. Erakusketa ostiral arratsaldean bakarrik ikusi ahal izango da, baina aurrerago jartzeko aukera izatea espero dugu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean