Altza Kantuz

2011, Martxoak 18

Antxoni Loro

Otsailaren 26an, eguerdian, ALTZA KANTUZ taldeko lagun batzuk berriro bildu ginen Daniren zuzendaritzapean, eta Robertoren gitarrak eta Txominen trikitixak lagunduta.

Beste batzuetan egiten dugun bezala, Altzan barrena ibiltzea zen gure asmoa, kalez kale, kantuan, baina hasi behar genuenean euria hasi zuen gogotik eta horregatik unean uneko erabakiak hartu behar izan genituen, babestokien bila.

Azkenean, helburua bete genuen, eta ALTZA KANTUZ-ekin orain arte landutako kantutegia gure auzokideekin partekatu ahal izan genuen.

Ohiturari jarraituz, bazkari eder bat egin genuen jardunaldia amaitzeko eta kalean abestu ez genituen kantak gustura dastatu genituen gure artean.

Baten bat animatzen bada eta parte hartu nahi badu, Casares Kultur Etxean biltzen gara, asteartero, arratsaldeko zazpi eta erditan. Ez da musika jakin behar, ongi pasatzeko gogoak eta kantua gustukoa izatea soilik.

altza-kantuz-2011

Etiketak:

2 iruzkin

  1. Pello Ezkerra

    Oso ongi, Antxoni. Ea irakurleak parte hartzera animatzen diren.
    Gora Euskal Kantak Altzan!!!

  2. Patricia

    Antxoni, ea hurrengorako bideo bat prestatzen duzuen webgune honetan jartzeko!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean