”Uliako hegaztiak” erakusketa

2014, Apirilak 6

Arrendajo-Eskinoso (J.A. Herrero)

Arrendajo-Eskinoso (J.A. Herrero)

Hegaztiena gizakiarengandik gertuen dagoen animalia multzo bat da, eta haren etorkizuna eta giza espeziearena estuki loturik daude.

Haiek ezagutzea eta biziraupenerako dauzkaten arazoak ulertzea Naturaren kontserbazioaren alde egin daitekeen ekarpen garrantzitsu bat da.

Donostialdean 300 bat hegazti espezie ezberdinak ikus daitezke aldizka. Batzuk bertakoak dira, bertan egiten dituzte habiak eta gure artean igarotzen dute negua. Beste batzuk, ordea, udatiarrak dira, gure lurraldean izaten dituzte umeak eta negua Afrikan igarotzen dute. Eta beste batzuk, azkenik, neguan soilik egoten dira hemen edo Europako iparraldean umeak egin ondoren hegoalderako bidaian geldiune bat egiten dute.

“Uliako hegaztiak” erakusketan hegazti ohikoenak ikus daitezke, mugitzeko zailtasun handirik gabeko inguru batean -Ulia mendi bezalakoan-, aditua ez den edonork erraz ikus eta identifika ditzakeena.

Erakusketa eder hau guztiok ikusteko modukoa da. Hegaztien ezagutzaren bitartez haien kontserbazioaren alde eta baita beste izaki bizidunekin -gizakia barne- partekatzen dituen habitaten kontserbazioaren alde ere sustatzen diren ekimenak babestearen beharraz jabetzea da gure xedea.

Ulia mendiko inguruan dauden txorien ezagutzaren aldeko ekarpen didaktiko interesgarria da erakusketa hau, Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak ekoiztua, Donostia Kultura eta Altzako Historia Mintegiaren laguntzarekin.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean