Aurtengo +55 ibilaldiak

2015, Maiatzak 18

plus-55-natur-astea-2015Honez gero abiatu da “+55 Altzatik abiatutako ibilbideak” egitaraua, gure herriko zenbait txoko eta inguruetako museo zein natur guneak ezagutzeko aukera paregabea.

Orain arte bi ibilaldi egin ditugu. Joan den apirilaren 23an izan zen lehenengoa eta Altzako landare inbaditzaileen mundua ezagutu ahal izan genuen. Bigarrena maiatzaren 14an izan da eta Altzagainatik Astigarragaraino joan ginen Urumea ibarrean barrena.

Aurten egiteko prestatu ditugun hurrengo ibilaldiak hauexek dira:

Maiatzak 28: UNTZI MUSEOA, “Bakailaoaren arrantza, ur handiak”.
Erakusketaren bisita gidatua. Ordubeteko iraupena, sarrera 2 €. 25 laguneko kopuru mugatua. Herreratik aterako gara eta paseoan Donostiako porturaino helduko gara.
9:00etan Herrerako plazan. 10:30ean Untzi Museoan.

Ekainak 11: GARAI BATEKO SAN MARKO ZABORTEGIKO BIRA.
Pasaia, Errenteria eta Astigarragarekin muga egiten duten inguruetan barrena.
9:30ean Casares Kultur Etxean.

Ekainak 25: ALTZAKO PARKEAK.- LAU HAIZETA ETA AMETZAGAINA.
Parke hauen natur zein historia interesguneak ezagutzeko ibilbidea.
9:30ean Larratxoko geltokitik.

Uztailak 9: ALBAOLA. ITSAS KULTUR FAKTORIA.
Ibilaldia Pasaian euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortu den espazioa ezagutzeko.
Sarrera 5 €.
9:30ean Herrerako plazan.

Beste hiru ibilaldi ere aurreikusita dauzkagu irailaren 24an eta urriaren 8an eta 22an egiteko. Zehaztasunak garaiz jakinaraziko dizkizuegu.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean