Historiaurreko aurkikuntza berriak Marrusen

2016, Uztailak 1

marrus

Aranzadi Zientzia Elkartearen azken Aranzadiana urtekarian, Jesus Tapia arkeologoak Marrus baserriaren inguruan 2014 eta 2015 urteetan zehar egindako indusketen berri eman du. Bertan egindako lanei esker historiaurreko materialak berreskuratu dira eta, bidenabar, aztarnategiaren kokaleku berean egin diren baratza publikoen eragina baloratu da.

Materialen aurkitzailea Francisco Barrio izan zen, 2010. urtean, eta ondoren egin diren ikerketek egiaztatu dute material horiek, silex harri-puska tailatuak, Goi Paleolitikoko garaikoak direla. Askoz gehiago zehaztea oso zaila da, lursail horietan mendetan egin diren nekazaritza lanak direla eta materialak nahastuak eta sakabanatuak aurkitzen direlako. Bertan jarritako baratzak, beraz, ez diote kalterik egingo aztarnategiari, eta, ordea, onuragarria ere izan daiteke aztarnategiaren jarraipena egiteko eta bertan agertu daitezkeen material berriak modu ordenatu batean jasotzeko.

Lau Haizeta inguruan aurkitzen ari diren ageriko aztarnategi hauek, kontinentearen eta penintsularen arteko igarobidean estrategikoki kokaturik daudenez, oso interesgarriak dira ikerlarientzat, bildutako silex harri mota ezberdinen azterketaren bitartez hobeto ezagutu dezaketelako Pirinioen bi aldeetako gizaki modernoaren eta horiek erabiltzen zituen materialen kokalekuak eta mugimenduak.

Informazio gehiago:  BARRIO, Francisco; TAPIA, Jesús. El yacimiento prehistórico de Ametzagaina, Altza, Hautsa Kenduz XI (2011)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean