Liburua eta egutegia zure esku
Joan den ostiralean jai-giro ederrean aurkeztu genituen “Altza denboraren joan-etorrian” liburua eta 2017ko egutegiak. Hogeita hamar urte bete ditugu eta, nola ez, Altza eta altzatarrak izan ziren urteurrenaren protagonistak: garai ezberdinetako altzatarren irudiak egutegi txikian eta Altza eta bere inguruen txori-begiz egindako marrazki bat egutegi handian. Liburuaren irudiak bezala, hauek ere Mattinek eginak.
Aurkezpenera bertaratutakoak ekitaldian parte hartzea nahi genuen. Horretarako, liburuko laminetan agertzen diren garai ezberdinetako altzatarren irudiekin panel batzuk prestatu genituen aurpegiaren aldea moztuta bertan geundenok gure aurpegia jartzeko moduan, argazkia egin eta partekatzeko. Hemen dituzue bertan egin ziren argazki batzuk.
Bestalde, liburuaren kontrazaleko irudia oinarri hartuz -etortzeke dagoena aditzera eman nahi duena-, jendeak bertan agertzen den gune hutsa kolorezko papertxoez bete zuen eta ondoren Gorka eta Aritz gazteek egun horretarako bereziki asmatutako graffiti bat marraztu zuten, ekitaldiari amaiera emanez.
Orain hedapen zabalena eman nahi diogu argitalpenari. Proiektuari aurre egiteko 10 eurotan salgai jarri dugu eta Auzoa elkartearen inguruan bilduak dauden saltoki hauen laguntza jaso dugu:
CALZADOS Z.M. (Pº Altza, 18), CARNICERIA JOSETXO (Txapiene, 3), FARMACIA GASTELURRUTIA (Larratxo, 98), FOTO CANO (Arrizar, 11), FRUTAS ROJO LARRATXO (Txirrita eta Larratxo 98), JOLASTOKIETA AUZO-DENDA (Txirrita, 70), LIBRERÍA PEÑUELO (Arrizar, 11), MERCERIA ANGELITA (PºHerrera, 90 trasera), MUEBLES ARRATOLE (Larratxo, 98), MUEBLES ZUHAITZA (Larratxo, 98), NIEVES MODA (Larratxo, 98), ZUGASTI (Pº Altza, 1), ZUGASTI COMPLEMENTOS HOGAR (Roteta, 5), CENTRO MÉDICO HERRERA (Av. José Elosegui, 131-Bajo), MASKOTALIA (Arri berri, 11- Bajo).
Halaber gurekin harremanetan jar zaitezkete telefonoz (649496607), emailez (ahm@altza.net) edota eskaera orri betez.
Liburuaren eduki guztiak, euskaraz zein gaztelaniaz, esteka honetan aurki ditzakezue, baita liburua jaitsi ere PDF formatuan.
Egutegia, bestetik, aurreko urteetan bezala doan banatuko dira lagundu gaituztenen bitartez (Eroski Altza, Txukun, Nido eta Zumardi tabernak, Betikoak, Zyma), olentzeroetan eta Kultur Etxean.