Liburua eta egutegia zure esku

2016, Abenduak 20

zure-eskuJoan den ostiralean jai-giro ederrean aurkeztu genituen “Altza denboraren joan-etorrian” liburua eta 2017ko egutegiak. Hogeita hamar urte bete ditugu eta, nola ez, Altza eta altzatarrak izan ziren urteurrenaren protagonistak: garai ezberdinetako altzatarren irudiak egutegi txikian eta Altza eta bere inguruen txori-begiz egindako marrazki bat egutegi handian. Liburuaren irudiak bezala, hauek ere Mattinek eginak.

altzatarra

Aurkezpenera bertaratutakoak ekitaldian parte hartzea nahi genuen. Horretarako, liburuko laminetan agertzen diren garai ezberdinetako altzatarren irudiekin panel  batzuk prestatu genituen aurpegiaren aldea moztuta bertan geundenok gure aurpegia jartzeko moduan, argazkia egin eta partekatzeko. Hemen dituzue bertan egin ziren argazki batzuk.

Bestalde, liburuaren kontrazaleko irudia oinarri hartuz -etortzeke dagoena aditzera eman nahi duena-, jendeak bertan agertzen den gune hutsa kolorezko papertxoez bete zuen eta ondoren Gorka eta Aritz gazteek egun horretarako bereziki asmatutako graffiti bat marraztu zuten, ekitaldiari amaiera emanez.

Orain hedapen zabalena eman nahi diogu argitalpenari. Proiektuari aurre egiteko 10 eurotan salgai jarri dugu eta Auzoa elkartearen inguruan bilduak dauden saltoki hauen laguntza jaso dugu:

CALZADOS Z.M. (Pº Altza, 18), CARNICERIA JOSETXO (Txapiene, 3), FARMACIA GASTELURRUTIA (Larratxo, 98), FOTO CANO (Arrizar, 11), FRUTAS ROJO LARRATXO (Txirrita eta Larratxo 98), JOLASTOKIETA AUZO-DENDA (Txirrita, 70), LIBRERÍA PEÑUELO (Arrizar, 11), MERCERIA ANGELITA (PºHerrera, 90 trasera), MUEBLES ARRATOLE (Larratxo, 98), MUEBLES ZUHAITZA (Larratxo, 98), NIEVES MODA (Larratxo, 98), ZUGASTI (Pº Altza, 1), ZUGASTI COMPLEMENTOS HOGAR (Roteta, 5), CENTRO MÉDICO HERRERA (Av. José Elosegui, 131-Bajo), MASKOTALIA (Arri berri, 11- Bajo).

Halaber gurekin harremanetan jar zaitezkete telefonoz (649496607), emailez (ahm@altza.net) edota eskaera orri  betez.

Liburuaren eduki guztiak, euskaraz zein gaztelaniaz, esteka honetan aurki ditzakezue, baita liburua jaitsi ere PDF formatuan.

Egutegia, bestetik, aurreko urteetan bezala doan banatuko dira lagundu gaituztenen bitartez (Eroski Altza, Txukun, Nido eta Zumardi tabernak, Betikoak, Zyma), olentzeroetan eta Kultur Etxean.

Egutegi handia 2017Egutegi txikia 2017

aurkezpena

cz35vlnweaa_k-h

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean