“Altza denboraren joan-etorrian” liburuaren aurkezpena

2016, Abenduak 6

Datorren abenduaren 16an, arratsaldeko 7:00etan, “Altza denboraren joan-etorrian” liburua aurkeztuko dugu Larratxo Kultur Etxean. Aurkezpen hau berezia izatea nahi dugu eta ahalegin guztiak egiten ari gara hala izan dadin.

Altzatarrek historian zehar egin duten bilakabidea ezagutzeko gogoz, 30 urte bete ditu aurten Altzako Historia Mintegiak. Urteurrenaz baliatuz, proiektu berri bati ekiteko aukera ona iruditu zaigu, gure herriaren historia irudidun baten argitalpena hain zuzen, non orain arte Altzaren Historiari buruz ikasi dugun guztia laburbildu eta irudikatuko dugun.

AHMren beste lan asko bezala, proiektuaren ideia eta hezurmamitzea talde lana izan da, baina oraingo honetan Mattin marrazkilariaren parte hartze nabarmena gehitu behar zaio, bere esku egon baita testuak irudiak bilakatzeko ardura, hitzak formaz eta kolorez jantziz.

Hamabi laminak dira liburuaren ardatz nagusia, garai historikoak bezainbeste, eta denboran zehar Altzako eremuak ezagutu dituen aldaketak erakutsi nahi ditu. Laminen garai historikoaren testuingurura hurbiltzen laguntzeko, lamina bakoitzak euskarazko testu labur bat darama ondoan.

Beraz, argitalpen xumea da, ume, gazte eta helduengana heldu nahi duena, ikusi-pasada batez irakur daitekeena.

Alabaina, xumea izateari utzi gabe, pitin bat harago joan nahi izan dugu eta, teknologiaz baliatuz, aukera bilatu dugu argitalpenaren eskaintza zabaltzeko. Lamina bakoitzari loturiko QR kodea da ate hori irekiko duen giltza. Kodeari esker, argitalpen osoaren edukiak gaztelaniaz ere irakur daitezke, eta, modu berean, garai bakoitzari dagokion bibliografia osagarria kontsulta daiteke.

“Altza denboraren joan-etorrian” salgai egongo da 10 euroren truke. Bildutako dirua argitalpenaren gastuak kitatzeko erabiliko da eta horrela Altzaren historia ezagutarazteko proiektu berri honi jarraipena emateko moduan egon gintezkeen. Liburua ere doan jaitsi ahalko da PDF formatuan.

Liburuaren zabalpen lanean ondoan izan ditugu ikastetxeen Guraso Elkarteak, Altza Ikastetxea, Herrera Ikastetxea, Oleta Ikastetxea, eta Herri Ametsa Ikastola. Baita AUZOA ere, Altzako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkartearen kideak: Calzados Z.M., Carnicería Josetxo, Farmacia Gastelurrutia, Foto Cano, Frutas Rojo, Librería Peñuelo, Mercería Angelita, Muebles Arratole, Muebles Zuhaitza, Nieves Moda, Zugasti, Zugasti Complementos Hogar, Centro Médico Herrera, Maskotalia. Haiei guztiei gure eskerrik beroenak.

Azkenik, 1999. urtetik hona etenik gabe egun hauetan egin dugun bezala, aurkezpenaz baliatuko gara 2017. urteko egutegia banatzeko.

Aurkezpen ekitaldirako liburuarekin girotutako egitaraua prestatu dugu eta zuek etortzea espero dugu elkarrekin burutzeko.

Iruzkin 1

  1. zigor etxeburua

    zorionak, benetan ideia bikaina!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean