Tai gabe suntsitzen

2017, Ekainak 26

Miravalles armarria

Miravalles armarria

Iñigo Landa

Egun batetik bestera, ezkutuan, inolako azalpenik eman gabe, Miraballes baserria, Milles eraitsi dute. Altzako zaharrenen artean dago. Etxea 1465. urtean dokumentatuta dago eta XVI. eta XVII. mendeetan abizena eman zuen. Fatxada nagusian, armarri gisa jarria, zizelatutako ikur bat zeukan, duen formagatik, seguruenik, jatorrian ezagutu dugun eraikinaren aurretik zegoenaren ate nagusiko arkuaren giltzarria izango zen. Zergatik eraitsi dute modu honetan? Zer egin dute armarriarekin? Bertan lanean ari ziren langileei galdetuta, arkeologo batzuen esku utzi behar omen zuten, baina arkeologo horiek zeintzuk ziren ez zekiten. Galderak udalari luzatu dizkiogu, baina ohi dutenez, nagusikeriaz, erantzunik ez. Hitzetik hortzera aitatzen duten udal gardentasunaren arrastorik ez eta tai gabe suntsitzen jarraitzen dute.

Egun hauetan ere, Sarruetan, Lasunene baserria eraitsi dute. Urumea ibaiaren ondoan eraikia, lehen aipamena XVIII. mende hasierakoa da eta errota bat zeukan. Baserritik gertu bere karobia dago eta baserriaren patu bera izango duela dirudi. Karobi bikoitza da, pendiza aprobetxatuz eraikia. Kareharriz egina da eta harlanduak ditu izkinetan, behealdean eta bi ahoen arku inguruan. Karobi hau eta Harria parkean dagoena dira Altzan geratzen ziren bakarrak. Karobia ez dago babesturik. Egia esan, Martutene osoan Gartziategi baserria da nolabaiteko babesa daukan bakarra. Karobiak ez du inolako eraginik uholdeen arazoan eta dagoen lekuan utzi beharko lukete, suntsitu eta desagerrarazi gabe, antzinako jarduera ekonomiko tradizional baten eredu bakarrenetako izaten jarrai dezan.

.

Milles eraisten

Milles eraisten

Milles baserriaren orubea

Milles baserriaren orubea

Lasunene (Arg.: Josu Tellabide)

Lasunene (Arg.: Josu Tellabide)

Lasuneneko karobia

Lasuneneko karobia

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. Joan Mari irigoien

    Iñigo eta taldekoak:

    Begiak dakusana dakus,
    eta zuek eta guk ezin engainatu zeuen/geure burua…

    Eskerrik asko, zeuen lan xume bezain funtsezkoagatik:

    jmi

  2. Andoni Labaka Erauskin

    Zuen lanei esker zenbait gaien ezagutza hariek irauten dute; berezko izakera eta nortasun jantziez kaleratzen gaituzte.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean