LEKUKOAK: Itziar Artolaren testigantza

2018, Urtarrilak 5

itziar

Antxon Alfaro

“Lekukoak” proiektuak Altzako memoria historikoa berreskuratu, gorde eta ezagutarazteko helburua dauka. Horretarako, Altzak XX. mendean bizi dituen prozesu sozialen lekukoen testigantzak biltzen ari gara, ikus-entzunezko euskarritan. Oraingoz, 23 elkarrizketa grabatuta dauzkagu eta Ion Urrestarazuren laguntzaz transkribatzen ari gara. Gaztelaniaz egindako 13 elkarrizketen transkripzioa bukatu dugu eta laster euskaraz egindako hamarrak izango ditugu. Gure webgunearen birmoldaketa egin ondoren elkarrizketen edukiak bertan (www.altza.net) eskainiko ditugu.

Elkarrizketetan jasotako informazioaz, aurreko mendean Altzan emandako migrazio-prozesuei buruzko dokumentala prestatzen ari gara. 2017 urtean zehar ere, 60 eta 70 hamarkadetan Santa Barbara eta Erroteta auzoetako gazteen jardueraz lekuko batzuen testigantzak jaso ditugu. Testigantza hauek ordenatu ondoren “Estibaus” buletinean eskainiko ditugu.

Urtean zehar egindako lana borobiltzeko, 2018 urteko egutegiaren aurkezpenean bideo bat aurkeztu genuen Itziar Artola Ezeizaren testigantzarekin. Itziar 1936. urtean Casares baserrian jaio zen eta proiektatu genuen bideoren bitartez bere familiaren bizimodu gogorra kontatu zigun eta, batez ere, nola bere ama Dominika, alargundua, kemen handiz, zortzi seme-alaba estutasunen artean aurrera atera zituen. Ama Casaresen 70. hamarkadan auzoko eliza egiteko etxea utzi behar izan zuten arte bizi izan zen bertan. Baina ez zen elizarik eraiki eta geroago egin zuten egungo Casares kultur etxea.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean