Tokiko Bilduma 2018. urtean

2019, Urtarrilak 10

altzako-tokiko-bilduma-web

Altzako Tokiko Bilduma Casares Kultur Etxetik eskaintzen den dokumentazio zerbitzu bat da, Altzaren ondare dokumentala biltzeko, mantentzeko eta ezagutzera emateko sortua. Bildumaren aurreneko lanak  1986an hasi ziren eta 1992ean lehen katalogoa egin zen. Sei urte beranduago, 1998an, Kultura Udal Patronatuaren, orain Donostia Kultura, eta Altzako Historia Mintegiaren arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zen, ondoren berritzen joan dena.

Urtez urte osatzen, handitzen eta garai berrietara egokitzen joan da. Une honetan, Altzako Tokiko Bilduman 16.915 dokumentu daude katalogatuak, eta horietako 13.111 Interneten bitartez kontsulta daitezke www.altza.info webgunean. Pasa den 2018. urtean, dokumentu bilaketan eta bilketan egindako lana garrantzitsua izan da. Besteak beste, merezi du aipatzea hemerotekan 1936, 1937, 1938, 1939 eta 1940 urteen hustuketa amaitu dela; aurten katalogatu eta webean ikusi ahalko da. Katalogazio lanari helduz, Altzako Tokiko Bilduman 298 dokumentu berri katalogatu dira eta webean daude kontsultagarri.

Bildumaren hedapenean, hiru puntu nabarmenduko ditugu. Lehenik, web orriaren erabiltzaileen eta orrialdeen bisiten gorakada. Izan ere, 2017. urtearekin alderatuta, 2.344 bisitaritik 3.329ra pasatu da eta, orrialdeetara egindako bisita kopuruak denera, 50.932tik 90.211ra igo da (iturria Google Analytics). Bestetik, Casaresen bertan ostegun arratsaldetan, 17:30tik 20:30era eskaintzen den kontsulta zerbitzura 49 pertsona hurbildu dira. Horrez gain, zuzeneko kontsulta zerbitzuari lotuta, 352 mezu trukatu egin dira posta elektronikoen bitartez, horietako asko 12 ikerketen inguruan bilduak. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi Garbera merkatal zentroan urriaren 31tik azaroaren 24ra ikusgarri egon den argazki erakusketa arrakastatsua.

Esan bezala, Tokiko Bilduma Altzaren ondare dokumentala biltzeko, mantentzeko eta ezagutzera emateko sortutako zerbitzua da. Ahalegin horretan tinko ari dela erakutsi du eta hasi berri den urte honetan ildo beretik jarraitzea espero dugu.

altzako-tokiko-bilduma-casaresen

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean