Felix Iranzo, erretiratu bat ekintzan

2019, Urtarrilak 17

felix-iranzoFelix Iranzo bere argazkien bidez ezagutu genuen, 80ko hamarkadaren amaieran, gure elkartea lehen urratsak ematen hasi zenean. Alabaina ordurako bere izena jada ezaguna zen erretiratu eta pentsionisten elkarte-mugimenduaren hasieran, Altzan, Gipuzkoan eta Euskal Herrian.

Santa Barbarako Aitonak eta Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko lehendakari fundatzailea ere izan zen, baita ere, Euskal Herriko Jubilatuen eta Pentsionisten Lurralde Federazioaren sortzaileetako bat. Adineko pertsonentzako bizitza duin baten alde egindako lanagatik, Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko Ohorezko Presidente izendatu zuten, eta hil ondoren, 1991ko martxoaren 7an, Udalak, Auzo Elkarteak hala eskatuta, bere izena eman zion Santa Barbara auzoko pasealeku bati 1997an.

Valentziako Requenan 1912ko martxoaren 8an jaioa, Felix Iranzo Expósito Altzan sustraitu zuen, eta gure eskuetara zeharka -batez ere Arriberriko San Pablo parrokiaren bitartez- argazki bilduma txiki bat utzi zigun. Argazki horiek, kalitateagatik eta edukiagatik, gaur egun ezinbesteko erreferentzia izaten jarraitzen dute, argitalpen eta erakusketetan erabiltzen direnak. Era berean, “Trece años de lucha contra la marginación 1976-1989″ izenburua duen liburu bat idatzi zuen, Gipuzkoako Jubilatuen eta Pentsionisten Elkarteak argitaratua. Bertan, frankismoaren azken urteetan sortu ziren auzoetako eta herrietako auzo elkarteen baitan antolatutako lehen zaharren etxeak sorrera kontatzen du, eta baita Jubilatu eta Pentsionisten Gipuzkoar Elkarteko sorrera ere.

“Entre tantos y tantos problemas y carencias de todo origen que soportaba el pueblo por el despotismo gobernante, no eran de los menos importantes las situaciones de marginación social y olvido en que se encontraban los ‘viejos’”, idatzi zuen Iranzok liburuan, eta adinekoek jasaten zuten bazterketa egoera horren aurrean, hainbat gizon eta emakume mobilizatu ziren, -haien guztien izenak aipatzen ditu liburuaren 326 orrialdetan zehar-, elkarrekin bildu, borrokatu, eta Gipuzkoako geografia osoan zehar berrogeita hemeretzi zaharren etxeak sortzea lortu zuten.

Liburutik atera ditugu Altzarekin zuzenean lotutako edukiak (Bidebieta Jubilatuen Etxea, Intxaurrondokoa, Herrerako Aterpea, Santa Barbarako Aitonak, eta Altzagainako San Martzial). Dokumentu horiek, Félix Iranzori buruzko beste dokumentu batzuekin batera eta bere argazkiak, Altzako Tokiko Bildumako esteka honetan ikus daitezke.

l17211

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »

etiketak


Sarean