Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste
San Martzial eliza duela sei mende sortu bazen ere, gaur egungo elizaren eraikinak ehun urte pasatxo baino ez ditu eta historian zehar izan diren lauzpabost eraikinetako azkena da. Felix Elejaldek 1990ean, seigarren mendeurrena zela eta, San Martziali buruz argitaratu zuen monografian jasotzen duenez, San Martzial eliza zaharra egurrez eraiki zen -”unum oratorium lignis“- 1390 eta 1396 artean[1], eta XVII. mendean obrak Fabrikako Kontu Liburuan erregistratzen hasi arte, eraikinen eraikuntza-ezaugarriei buruz iritsi zaizkigun informazioak oso eskasak izan dira.
Orain arte Elejaldek berak aipatutako aztarnetatik abiatuta susma zitekeen XVI. mendearen erdialdean eliza harriz berreraikia izan zela, San Martzial eliza parrokia bihurtuko zen garaian, Iruñeko apezpiku Pedro Pacheco jaunak 1540an bisitatu ondoren[2].
Hondarribian 1531ko urriaren 15ean datatutako dokumentu bat irakurri ondoren, ordea, gertakariek aztarnen lekua hartzen dute, eta San Martzial harriz egindako lehen eraikuntzaren hasiera zehatzago datatzeko moduan jartzen gaitu[3].
(gehiago…) »
2 iruzkin »
Antxon Alfaro
Gaurko egunean, duela 53 urte, 1967ko abenduaren 24an, Los Boscos auzuneko etxebizitza berrien giltzak eman ziren.
Eguna meza komunitario batekin hasi zen, eta, ondoren, giltzak eman zitzaizkien bizilagun berriei, etxebizitza-kooperatiba berriaren lokal sozialean. Gaur egun, gune horretan Boskotarrak Elkartea dago.
Giltzak agintari zibil eta erlijiosoek eman zituzten, Ernesto Martinezek Super-8 kamera batekin grabatutako filmean ikus daitekeen bezala. Irudi horiek digitalizatu ondoren, Altzako Tokiko Bilduman sartu ditugu.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Elena Arrieta Yarza
Larunbat hotz, euritsu eta desatseginaren goizeko 8ak dira. Gaiztarron eguneroko erosketak egitera noa, eta, hurbildu ahala, ahots dibertigarriak entzuten ditut, ohi baino ozenago eta tresna-hotsez. Zer gertatzen da? Hor dago talde adoretsu bat, Gaiztarroren jaiotza prestatzea erabaki duena, duela urte batzuetatik egiten ari diren bezala. Kosta egiten zaie talde-lanari buruz ados jartzea, nor arduratzen den zertaz, baina ez dute denbora asko behar izaten martxan jartzeko.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Diario Vasco, 1967-12-20
Urtean zehar anexioaren 80. urteurrenari eskaini diogun artikulu sortari amaiera emateko, altzatarren artean Donostiarekin bat-egitearen proiektuak aurkitu zuen oposizioari erreparatuko diogu. Gerran garaitutako gehiengo nazionalista eta errepublikarra baztertuta, oposizio hori gainerako herritarrek bakarrik egin zezaketen, gutxi gorabehera erregimen frankistarekiko jarraitzaileak edo moldatuak. Anexioaren aurkako jarrera herri-kontsulta baten bidez adierazi ahal izatea eskatu zuten, baina boteretik nahia hori zapuztua izan zen.
Gerra amaitzear zegoela, 1939ko martxoaren 25ean, Unidad egunkariak Donostiako “Udalbatzaren bilkura gogoangarri” baten berri eman zuen. Bilkura horretan ondoko udal batzuen bat-egitea bultzatzea onartu zen. Altzan, aurreko saiakera guztiek porrot egin zuten Udalaren gaitzespenagatik (1925) edo herri-kontsulta baten bidez (1915). Baina, oraingo honetan, erregimen frankista berriaren ezarpenak hiriburuaren interesak babestu zituen, alboko herrien kontura handitzeko nahia asebeteta ikusi baitzuen.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Gaur goizean Altza 2021 egutegia banatu dugu Larrotxenen, osasun-mugek eta eguraldiak baldintzatutako egoera berezi baten erdian. Hala eta guztiz ere, Larrotxene kultur etxearen laguntzari esker, argazki-erakusketa atondu ahal izan dugu babesean, komentatutako bisitak egin eta egutegiak banatu. (Argazkiak hemen)
“Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketaren parte dira 2021ean zehar gure ondoan edukiko ditugun bi argazkiak. (gehiago…) »
3 iruzkin »
Datorren larunbatean, abenduak 12, Altza 2021 egutegia banatuko dugu Intxaurrondoko Txaparrene parkean, goizeko 11etatik 13etara bitartean.
Aurten, egutegi handiak eta txikiak egun hauetan oraindik Garberan ikusgai dagoen bildumatik ateratako bi argazkiren irudia eramango dute. Erakusketaren argazki sorta egutegiaren banaketa egunean jarriko da Txaparrenen, ekitaldiak iraungo duen bi orduetan.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena
Aurten, 35 urte bete dira Mikel, Patxi eta Aitor Zabalza, Idoia Aierbe, Manuel Vizcay, eta Ion Arretxe atxilotu zituztenetik. Urte horietan guztietan Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimenak hainbat jarduera antolatu izan ditu egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko.
Urteak badoaz, eta oraindik gertaera honen gainean lainoak daude, gezur eta gertaeren nahasketarekin sortutako lainoak. Hori dela eta, bada garaia gai honetaz egia, justizia, aitortza eta oroitzapena egin dadin.
Aurten ere, Mikel Zabalza Herri Ekimenak hainbat jarduera antolatu ditu:
- Azaroak 23, emakumea eta torturari buruzko mahai-ingurua.
- Abenduak 12, eguerdian, martxa Idoia Aierbe oroitzeko, Herreratik Bidebietara.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Garberan ikusgai dagoen “Intxaurrondo: ibilbide bat iraganetik/Un recorrido por el pasado” erakusketa beste bi astez luzatu da, abenduaren 8 arte. Erakusketak jendearen interesa piztu du eta, horregatik, duela hiru urte IZBEk “Intxaurrondo atzo eta gaur” izenburupean Intxaurrondo kultur etxean muntatu zuen beste argazki-erakusketa gogoratzeko eta berreskuratzeko aukera eman digu, orain hemen modu birtualean ikus dezakeguna, Altzako Tokiko Bildumaren bitartez. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Jon Delgado Aldabaldetreku
Honako ikerketa hau azken urteetan aldaketa urbanistikoaren baitan sortu den interesaren baitan kokatua dago. Hiria, espazio neutral eta berdintsu bat izatetik urrun, bere baitako barne borroken zein izaera politikoaren adibidea da, aldaketa urbanistiko garrantzitsuak aurrera eramaten direnean nabarmentzen delarik.
Lan honetan, 1960 eta 1980 urteen bitartean Donostialdeako Ekialdeko langile auzoen proletarizazioaren inguruan hitz egingo dugu, batetik Donostiako Egia, Intxaurrondo, Bidebieta, Altza eta Herrera auzoak hartuko dira aintzat, eta bestetik, Lezo, Pasaia, Orereta eta Oiartzun herriak. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »