Aurten ere, bultzada handi bat eman nahi zaio euskararen erabilerari gure auzoetan Altza Hadi! eta Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! ekimenen bitartez. Ekimenak hilaren 22an abiatuko dira eta Euskararen Egunean, abenduaren 3an amaituko dira.
Aurrekoetan bezalaxe, parte hartzaileek ahobizi eta belarriprest rolak jokatuko dituzte: ahobiziak euskaraz mintzatuko dira euskaraz ulertzen dutenekin eta ezezagunekin lehen hitza euskaraz egingo dute;belarriprestek gonbita egingo diete euskaraz dakitenei euskaraz egiteko, ulertzeko gai baitira nahiz eta, kasu batzuetan, gaztelaniaz erantzun beharra duten.
Altza Hadi! ekitaldien berri zehatza edukitzeko klik egin esteka honetan, eta Nitik harago, baietz 11 Intxaurrondon! ekitaldiena ondoko kartela honetan:
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iaz Garberako argazki erakusketak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengorako beste bat prestatu dugu, Altzathlon izenburuarekin. Erakusketak Altzan kirol zaletasunak historian zehar egindako ibilbidea 27 irudiren bitartez erakutsi nahi du, eta Garberan izango da ikusgai, azaroaren 18tik abenduaren 4ra arte.
Aurreko erakusketan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako fondotik abiatuta egin da argazkien aukeraketa; kirolarekin lotutako 1.700 argazki baino gehixeago ditu. Oso zaila da hogeita zazpi iruditan laburbiltzea kirol elkarte eta kirolari ezagun guztien ibilbidea, baita egindako kirol jarduera guztiak erakustea ere. Azken horietatik hamabi baino ez dira erakusten. Ibilbide historiko luzeagatik atletismoa, futbola eta pilota nabarmentzen dira, baina erakusketan kirol tradizionalek ere lekua izan dute, hala nola, mendizaletasuna, boloak, herri kirolak eta arrauna, eta arrakasta eta lehiakortasun handiko beste batzuek, eskubaloia, saskibaloia eta txirrindularitza. Ez da kirol minoritarioagorik falta, motokrosa edo tiroa kasu, gure inguruan euren momentua eta lekua aurkitu baitzuten. Muga berberak daude, handiagoak ez badira ere, aipatzeko moduko kirol-elkarte eta kirolari ugarirekin, erakusketan jaso ez direnak. Guztiok ulertzeko konfiantza dugu, eta beste batean muga horiek gainditzea espero dugu. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Berriro hauteskunde kanpainan gaude. Azken 40 urteetan, 78ko Erregimeneko hauteskunde prozesuetan, hauteskunde kanpainetan aldaketak oso esanguratsuak izan dira.
Lehen kanpainetan, kartelak eta pankartak espazio publiko guztietan zeuden, mitinek jende asko erakartzen zuten, eta hautagaiak zeuden kaleetan eta herritarrekin harremanetan. Gaur egun, kanpainak birtualak dira, kaletik urrun, ia kartelik gabe, mitinik gabe eta hautagaiekin beren diskurtsoak telebistaren eta sare sozialen bidez zuzentzen.
Aldaketa hori erakusteko, Altzako Tokiko Bildumarako berreskuratu dugu duela 30 urteko Herri Batasunaren mitin baten bideoa, 1989ko Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainan. Larratxoko Josu Artetxe plazan egin zen mitina, 1989ko ekainaren 4an. Jon Idigoras diputatuak eta Begoña Garmendia zinegotzi donostiarrak parte hartu zuten, Lurdes Zapirain altzatarrak aurkeztuta.

Irudiaren gainean klik egin bideoa ikusteko
Iruzkinik ez »

Gerra Zibilaren garaian (1936-39) argitaratutako prentsa idatsia husteko lana, Ion Urrestarazu egiten ari dena, aukera ematen ari da askotariko gaiei buruzko informazioa biltzeko, horietako batzuk deigarriak, hala nola Vida Vasca aldizkarian txertatutako iragarkiak, enpresa altzatarrei buruzkoak.
Vida Vasca aldizkaria 1924 eta 1981 artean argitaratu zen, hainbat gairi buruz (historia, geografia, ohiturak, ekonomia…) eta doan banatzen zen.
Hona hemen eduki grafikoren bat duten iragarkiak: (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Larunbat honetan, urriaren 26an, Ekialdeko barrutian erregistratutako elkarteek Barrutiko Batzarrerako gure ordezkariak aukeratuko ditugu. Oraingoan AHMk ez du bere hautagaitza aurkeztu. Gure mugek eta lehentasunek, pertsonalak zein elkartearenak, hori eragozten digute, baina gure erabakiak ez du esan nahi barrutia partaidetza-organo gisa garatzeko dugun konpromisoa alde batera utziko dugunik. Orain arte bezala jarraituko dugu kulturaren esparrutik gure auzoetako bizi-kalitatea hobetuko duten eta gure ondare historiko eta kulturala zainduko duten proposamenak lantzen. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Azken urteetan bezala, Javi Castro lagunak udazken honetarako ere txango bat prestatu digu. Aurten azaroaren 9an izango da, larunbata, eta Usurbilgo Andatza mendialdera eramango gaitu. Historian zehar Andatza mendia Orreagako monasteriora lotuta egon da, XIII eta XIX. mende bitartean, eta bertan dauden hainbat mugarri eta mendian aurkitutako 18 errotarri harrobietatik 5 bisitatuko ditugu (hauen ustiaketa 1388. urtetik ezagutzen da). Era berean, Erroizpeko arrain hazitegia izan zena eta antzinako zeta lantegia bisitatzeko aukera izango dugu. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
HERRIPE - INTXAURDI - IZBE - OSTEGUNA / AHM - EMANHAR - PLAZANDREOK
(Barrutiko Batzarraren elkarteak)
2015eko apirilak 13an, Donostiako Udalak hirian osatu nahi zituen lau barrutiak arautzen zituen araudi organikoa argitaratu zuen, barne Ekialde Barrutia[1]. Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako zenbait elkarteek ia bi hamarkada bilera eta aldarrikapenetan pasa eta gero. 2018ko ekainean hauteskunde prozesua bete eta gero Ekialde Barrutiko junta martxan jartzen da. Argitaratutako araudiak dionez batzorde hauek kontsultarako besterik ez dira , ez dituzte elkarteek eskatzen zituzten eskumenak eta ez dira erabakigarriak Barrutiarentzat erabakitzen den aurrekontuari buruz, horrela hasieratik ez ziren betetzen elkarteen eskakizunak. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Hilabete asko igaro ondoren, uda honetan Altzanet webgunea berriro martxan jartzea lortu dugu.
Ez da prozesu erraza izan, baina aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu dugu. Hona hemen esanguratsuenak:
- Domeinu-aldaketa egin dugu, euskal kultur komunitateko kide izatea azpimarratzeko, baina altzatar nortasun-ezaugarriak mantenduz. Web orriaren helbide berria www.altzanet.eus da, baina, aldi batez, aurreko helbidetik web orrian sartu ahal izango da.
- Diseinua ere aldatu egin dugu, baina ahal den neurrian aurreko gunearen antzeko edukien egitura mantentzen saiatu gara.
- Era berean, sare sozialei bultzada handiagoa eman nahi izan diegu.
Azken puntu honi dagokionez, aipatzekoa da uda honetan Altzako emakume-elkarteen (Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar) jardueren 17 ordu baino gehiago digitalizatu ditugula, argitaratu ondoren Altzako Tokiko Bilduman katalogatu ditugunak eta Altzanet youtube kanalean ikus daitezkeenak. Elkarte horiek 90eko hamarkadan egindako jardueren 32 bideo daude.
Une honetan, web gunea martxan jarri ondoren, lanean ari gara eduki berriak eskaintzeko eta lehendik daudenak osatzeko.
Iruzkinik ez »
Eguzki
Asteartean isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean (ikus 1. eta 2. argazkiak). Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza (ikus 3. argazkia).
Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Plazandreok, AHM, Herripe, IZBE, Intxaurdi, Intxaurrondo Berri, Osteguna
2018. urteko erdi aldera martxan ipini zen Ekialde Barrutiko juntaren osaketak (Altza, Intxaurrondo eta Mirakruz-Bidebieta), ahalbideratu du gune hauetan modu berezian islatzen diren hirigintza eta sozial arazo jakin batzuk hobeto azaleratzea. Egoera hauek modu partzialean eta era intuitiboan ezagunak ziren baina kontrastatzerakoan garbi azaltzen dute udal politikak gune hauetan bizi garen emakume eta gizonen beharrei modu eraginkor eta berezian erantzuten duten diseinua behar dutela.
Barrutiak Donostiako biztanleen ia %25ren osatzen du 44.725 pertsona), eta hauetatik %51 emakumeak dira. Biztanle kopuru handia osatzen dugu, Errenteria udaleko kopuruaren hantzekoa. Gipuzkoako udalerrien barruan bakarrik Irunek biltzen ditu Barrutiak baino biztanle gehiago. Kasu batzuetan bikoiztu eta besteetan erraz gainditzen ditu lurralde historikoko herri jendetsuenak: Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Bergara, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Hernani, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia, Tolosa, Zarautz…1 (gehiago…) »
Iruzkinik ez »