Euria, hotza, katarroa, gripea, eta neguko gainontzeko ajeak ere ez ziren oztopo izan Tomasenen joan den ostiralean berrogei lagun biltzeko eta egutegi berria aurkeztuz, giro gozo eta eztitsu batean, 2018 urteari ongietorria emateko.
Urte berriaren egutegi handia eta txikia ilustratzeko Polentinoseko kondeak 1910 urte aldera egindako argazki estereoskopikoak hartu ditugu. Hemen Estibausen hitz egin genuen horri buruz bere garaian.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Herrera, K. E. - Euskal Giroa
Sole Cuesta, Mª Jesús Intxausti y Begoña Berho, con Enrike Lopetegi - 1ª Tirada en Altza - 8 Diciembre 2017 - Herrera K.E.
Fue hace más de tres décadas cuando un grupo de mujeres, federadas por Herrera K.E., con algo más de una treintena de chavales, federados por Euskal Giroa, se atrevieron a desafiar al rígido mundo de los bolos en Gipuzkoa. Fue muy duro porque nos teníamos que imponer en los bolatokis, tanto en las tiradas populares como en las federadas y con nuestra presencia, trastocábamos todo el sistema mantenido desde generaciones atrás. Pero también nos encontramos con unos hombres entrañables, dispuestos a ayudarnos. Podemos hablar de Patxi y Pedro Lazkano, Antonio y Jose Mari Miner, Jose Mari Etxebeste, y los altzatarras José Imaz, Antonio y Juanito Goenaga y tantos otros. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Altza Hadi batzordea
Abenduak hiruan, Euskara egunarekin iritsi ginen 21 egun iraun dituen erronkaren amaierara. Amaitu genuen duela hiru aste hasi genuen erronka.
Euskal Herriko beste hainbat herrik hartu zuten lekukoa gure aurretik, lekuko hori ere Altzan hartzea erabaki genuen, eta geroztik, ia urte bete pasa da. Altzan ere euskaraz bizitzeko nahiari heldu eta pauso bat aurrera ematea erabaki genuen. Egin genuen proposamena sinplea zen: euskara orain baino gehiago erabiltzeko erronka pertsonala eta kolektiboa proposatu genuen.
Pauso bat aurrera eman eta hizkuntza portaerak aldatzea da proposatu genuena, herri erronka. Handia da Altza, aldapaz beterik dago, gainera: Larratxo, Herrera, Altza-gaina, Harria … Gora eta behera, gora eta behera, hankei eragitera ohituta gaude Altzatarrok!
Behar bada, horrexegatik da Altza hain bizia eta horrexegatik daude gurean hainbeste proiektu, talde, hainbeste amets konpartitu eta hainbeste energia elkarrekin lanean aritzeko. Aldapak elkarrekin igotzera ohituta gaude eta gustuko herrian aldaparik ez.
Euskaraz bizitzea da Altzatar askok partekatzen dugun amets horietako bat, eta egunero ari gara lanean ametsa errealitate bihurtzeko. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Bidean dago 2018 urterako egutegia eta datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 19:30ean aurkeztuko dugu Tomasenen.
Egutegiaren eta saioaren nondik norakoak aurkezpen egunerako gordeko ditugu, baina zuen artean begiluzerik baldin badago gonbidapen honekin batera doan argazkia lagungarria gertatuko zaio.
Urtero bezala, egutegi handia eta txikia egongo dira eta doan banatuko dira aurkezpen egunean, olentzeroetan, Casaresen, eta egutegia argitaratzen laguntzen dutenen bitartez: Eroski Altza eta Txukun komertzioak, Nido eta Zumardi tabernak, eta Betikoak garraioak.
Urte berri on!
Iruzkinik ez »
Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma
Pasa den irailaren 25ean batzartu zen Plataforma hau udal ordezkariekin, udalak deituta. Bileran izan ziren udaleko zenbait arduradun politiko eta teknikari. Azaldu zuten, bidalita dagoela Jaurlaritzara amiantoa behin betiko estaltzeko egitasmoa, eta onespenaren zain dagoela. Era berean, azaldu zuten kiroldegiaren egitasmo berrian moldaketak egin beharko direla kanpoko igerilekuan, eta horrek eragina izango duela bere altueran, kokapenean eta orain arte aparkalekua zen eremuan (aparkaleku gehiena galduko da). (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Luismari Ralla Arruti
Bi mila eta hamazazpigarren urtea nahikoa aurreratu zaigu. Izan ere, aurten betetzen dira berrogei urte, gazte ameslari batzuen artean ekin geniola urtekaria izango zen lehenengo ale, eta bakarra, osatzeari.
Altzatarrak, euskaltzaleak, gai sozialei aurre egingo genionak bildu ginen itxaropenez beterik.
Lehenengo udal hauteskundeak ospatzekoak ziren diktadura luze eta gogor baten ondoren. Altzari herri-nortasuna eman nahirik herritar gazte batzuk “eskotea” jarri eta multikopistaz gauzatuko zen liburukirako gastuei aurre egingo genien. Bertan azaltzen diren artikuluen egileek osatzen genuen taldea. Garrantzitsuak ziren gaiak hausnartu, aztertu eta herritartu behar ziren idatzi beharrekoak. Datu historikoei edukia eman nahirik aukeratuak ziren hala nola: 1940an Altzarekin gauzatutako Anexioa, Ikastolaren lehenengo urte haien garapena, Euskararen inguruko zenbait zertzelada, urte haietan emandako zorigaiztoko hirigintzaren azterketa, Los Boscos auzuneko festetan poliziekin gertatutako istiluak, Bordaxar baserriko Zapiraindarren bizipenak eta bertsolaritzari egindako ekarpenak… (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
AHM
Iazko azarotik hona gure elkarteak hainbat bileretan parte hartu du Ekialdeko Barrutia martxan jartzearen inguruan. Azken biak pasa den uztailean izan dira eta oinarriak jarri dira udazkenean udal egitura berria antolatzen hasteko, datozen udal hauteskundeak egin artean, behinik behin. Udaleko ordezkariek esan zuten irailean bilera berri egingo genuela esan zuen, baina ez dugu gaiaren inguruan berririk jaso, eta horrek kezkatzen gaitu.
Barrutiaren egitura hiritarren zerbitzurako sortu da eta udal kudeaketan hiritarren parte hartzea ahalbideratzeko. Egiturari eman zaizkion eskumenak, ordea, oso mugatuak dira eta, hala ere, aurreko hilabeteetan bildu garen elkarteek proiektu honi gure babesa ematea erabaki dugu, egiturak auzokideen beharrei erantzuteko eta gure auzoen bizi baldintzak hobetzeko noraino baliagarria izan daitekeen ikusi arte behintzat.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
AHM
Ez da batere erraza Pako bezalako lagun kutun bati buruz hitz egitea eta haren 95 urteko bizitza laburtzea. Musikarekiko maitasuna, parrokiko abesbatzan belaunaldiz belaunaldi egindako lana, neska-mutil bakoitzaren gaitasuna aise antzemateko eta azalarazteko zeukan kontua eta samurtasuna. Herrerako ahots zurien Abesbatzaren alde egin zuen apustua.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Elena Arrieta
Es una carrera especial, no hay duda. Consigue, desde la cabeza de carrera hasta el último corredor, que se mantenga el interés, con una afición volcada a todos y cada uno de los participantes. Más de tres horas, esta vez bajo la lluvia en muchos momentos, los aplausos, los ánimos, las exclamaciones simpáticas, no han perdido fuerza. Ha ayudado mucho el ímpetu que ha demostrado del periodista deportivo.
Uno de los grandes grupos
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Diario de San Sebastián egunkariaren 1882ko ekainaren 20ko zenbakian hilerriarekin lotutako kronika interesgarri bat argitaratu zen, azaroaren 1aren ospakizunarekin gogoratzeko oso aproposa. Alboko irudian irakur daiteke hitzez hitz dioena. “Erlijio Katolikoaren disidenteak lurperatzeko” hilerriaz ari da, hau da, hilerri zibilaz. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »