
Bidebieta (Argazkia: I. Gaiztarro)
Iñigo Landa
Denbora batean, adinekoak lekuko, Gaiztarroren orubea Artazkone izenarekin ezagutzen zuten herreratarrek. Bi izen horiek, Artazkone zein Gaiztarro, Bidebieta palazioak eduki dituen bi jabeen abizenei lotuak daude. Izan ere, Javier Artazkozek 1888. urte aldean, Herrerako txoko honetan zeuden etxeak eta lursailak erosi eta bildu ondoren, palazio bat eraiki zuen orube horretan eta “Bidebieta” izena jarri zion. Urte batzuk beranduago, 1932. urtean, Artazkozen oinordekoek Bidebieta Fausto Gaiztarro arkitektoak Madrilen zituen etxe batzuekin trukatu zuten. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Aurreko denboraldien ildotik aurten ere gure herriko zenbait txoko eta inguruetako herrietan dauden museoak zein natur guneak bisitatzeko aukera izango dugu.
Dagoeneko egitarauan dauden hiru ibilaldi egin ditugu eta beste sei gehiago prestatu ditugu datozen hilabeteetan egiteko. Hona hemen 2016 urteko (apiriletik urrira) egitarau osoa:
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Mikel Ubillos
(Ibilaldian egindako argakiak ikus daitezke hemen)
Ibilaldia Garbera Merkatal Zentroan hasiko da, eta Garbera auzoa ikusi eta Larratxoko parkean zehar ibili ondoren, Lau Haizetara joango gara. Inguru horretan Pelegriñene, Kataliñene, Illarregi eta Marrus baserriak ikusiko ditugu. Hortik Ametzagaina parkean sartuko gara eta Historiaurreko aztarnak aurkitu diren paleolitiko garaiko kokalekua ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren Ubarako bidea hartuko dugu Plasentzia baserri ondotik igaroz. Azkenik, Ametzagainako gotorlekuraino helduko gara eta bisitatu ondoren Merkatal Zentrora itzuliko gara. Denera 5,1 kilometro dira, errazak ibiltzeko eta 3 ordubete eskas beharko ditugu egiteko.
Sei geldiune egingo ditugu:
- Garbera auzoa.
- Pelegriñene.
- Marrus.
- Paleolitiko garaiko Ametzagainako aztarnategia.
- Ubako ermita.
- Ametzagaina gotorlekua.

Ibilaldia Pdf formatuan hemen.
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Iñaki Lertxundi
Aurtengo Altzako “Bertso astea”-ren egitarau oparoa eta aberatsa martxan da dagoeneko. Joan den 16an Bertso Afaria izan genuen Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin, eta aurreko igandean Bertso Jaialdia Sustrai Colina, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariekin.
Datozen ekimen berrietara bertaratzeko gonbidapena da honako hau:
- Apirilak 29, ostirala, Nido tabernan, 22:00etan: “BI BALA” emanaldia.
- Maiatzak 2, astelehena, Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan: Miren Amurizaren “KAPULANA BAT ZINTZILIK” emanaldia.
Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea. Laguntzailea: Casares Kultur Etxea
Iruzkinik ez »

Antxon Alfaro
Orain dela 10 urte, 2006ko apirilaren 24an, Maria Luisa Sarriegi, Errenteriako bizilaguna, pleura minbiziaren ondorioz hil zen. Maria Luisa 18 urterekin Altzako Toschi-Ibérica lantegian hasi zen lanean, amiantoa erabiliz uralita-plakak egiten zituzten lantegian, eta amiantoaren eraginez, hain zuzen, gaixotu eta hil egin zen.
Boost Fibrocementos Toschi-Ibérica lantegia itxi zenean, gaur egun Altzako kiroldegia dagoen tokian zegoen. Hala ere, enpresa honen hasiera Altzan 50ko hamarkadan izan zen Buenavista auzoan, bizikleta-fabrika zaharrean.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Iñigo Landa

Bide bat mozten denean bide horren beharra duten erabiltzaileak kaltetzen dira bete-betean. Eta hori gertatzea beti larria izanik, are larriagoa da erantzulea udala bezalako erakunde publiko bat denean. Ermita bideaz ari gara. Antzina Donostia eta Errenteria lotzeko ibilbidean sortua, gaur egun ezinbesteko bidea Altzagaina eta Herreraren artean joan etorrian oinez ibiltzen diren bizilagunentzat. Harrobiaren eremuan eraikitako dorretzar berri baten obrak bidea moztu egin du eta agerian utzi du hirigintza planak egiten dituztenen arduradunen erabateko axolagabekeria auzokideekiko, inprobisazioa izanik sortzen diren arazoei aurre egiteko jokabide nagusia. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Euzkadi Roja, 1936-03-21
Desde Alza
¿Hasta cuando, señores concejales, han de seguir sin solución los problemas de la Villa?
Hace infinidad de meses, si se quiere, que ese Ayuntamiento adoptó acuerdos, tan importantes como la urbanización del pueblo, la construcción de una carretera, que, reportaría grandes ingresos a las arcas municipales, construcción de grupos escolares y de la Casa Consistorial en la Plaza de San Luis (Herrera).
¿Por qué esa dilación de no llevar todos esos acuerdos a la práctica? ¿Es que no existe el problema del paro obrero en Alza? ¿Es que los grupos escolares que actualmente existen reunen condiciones higiénicas necesarias, para poder practicar la enseñanza en forma adecuada? (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Pasa den martxoaren 10ean Altzako Historia Mintegiak burutu zuen batzarra berezia izan zen. Hogeita hamar urteko ibilbidea ekinean eta proiektu zaharrak eta berriak esku artean aurrera begira ekiteko gogoz egotea ospatzeko modukoa da. Hogeita hamazazpi bazkide elkartu ginen altzatarrentzat esanguratsu den leku batean, Altzako udaletxearen batzar aretoan, jatorrizko altzarien artean, 1999. urtean Herrerako Auzotegin herri ekimenez zaharberritu zirenak. Udaletxearen leku berean zegoen 1390. urteko Estibaus zelaia hura, altzatar talde bat komunitatearekin zerikusirik zeuzkaten gaiak aztertzeko biltzen zen leku berean. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Bihar, asteartea, Antonio Valencia argazkilariaren “Bichos” erakusketaren inaugurazioarekin abiatuko da aurtengo Altzako IV. Naturaldia. Tomasene Kultur Etxean izango da, 19:30ean. Bertan Antonio bera egongo da eta argazki bakoitzari buruzko azalpenak emango dizkigu. Argazki erakusketa apirilak 5-15 bitartera egongo da ikusgai Tomasenen, ordutegi honetan: 17:30-20:00 (asteazkenetan 18:00-20:00).
Erakusketara eta aurtengo egitarauan dauden jarduerekin gozatzera gonbidatzeaz gain, Youtubeko Altzanet kanalean aurreko urteetako Natur Asteen zenbait jardueren bideoak ikustera ere animatu nahi zaituztegu. Hauek dira bideoen estekak eta bakoitzaren iraupena:
Iruzkinik ez »

Irudia: Antonio Valencia
Laugarren urtez apirilean Naturari eskainitako programa osatu dugu Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak.
Hona hemen aurtengo egitaraua:
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »