
Prentsaurrekoa - bideoa
Orain dela bi urte bazirudien Altzan barruti bat sortzeko aukera bat zabaldu behar zela, baina legealdian zehar udal talde politikoek erakutsi dutenaren arabera, agirian geratu da hasierako uste hura funtsik gabekoa zela. Ez dute Altza aintzat hartu nahi; Altzaren historia eta egungo errealitatea zokoratuak mantendu nahi dituzte. Barrutiaren inguruan arduradun politikoek egin dituzten proposamenek argi eta garbi erakusten dute ez dutela nahi edota ez direla gai funtsezko gaiei heltzeko. Alabaina, ez da gaitzik onik ez dakarrenik. Politikarien eraginkortasun ezak bultzatu gaitu altzatarrak Altzako barrutiaren aldarrikapenean aurrea hartzera. Joan den maiatzaren 28an Altzarako barrutiaren inguruko lan taldeak prentsaurreko eskaini zuen Herreran. Ekimenak komunikabideen jarraipen zabala izan zuen eta, batez ere, Altzako hemezortzi elkarteen babesa jaso zuen. Babes honen handitzea da, hain zuzen ere, barrutiaren aldarrikapenari eusteko eta indartzeko bidea, une honetan barrutia baita deszentralizazioa, parte hartzea eta gure herria aintzat hartzen hasteko bidea. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
El Diario Vasco, 1964-07-01
En un pequeño campo de Alza nació en en 1914 el atletismo guipuzcoano
La sociedad Jolastokieta y don Manuel Orbea, fueron sus iniciadores
Saben ya nuestros lectores que el atletismo guipuzcoano viene celebrando este año de 1964 sus bodas de oro, dentro de las cuales, además de las pruebas deportivas de categoría nacional e internacional ya celebradas y que aún quedan por celebrar, está prevista también la celebración para los próximos días 4 y 5 de un encuentro triangular de atletismo en Anoeta, entre las mejores representaciones de Castilla, Cataluña y Vasconia, habiéndose invitado también a otros atletas españoles de primerísima categoría, que actuarán, fuera del triangular, en las más espectaculares especialidades.
Se da la circunstancia de que, después de muchos años de ausencia de nuestro “txoko”, se encuentra en San Sebastián el verdadero iniciador del atletismo guipuzcoano: don Manuel Orbea. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Pili Lázaro
Asteazken honetan, hilak 14, eta Literaktum 2014 egitarauaren barnean, Tomasenen Dolores Redondo entzuteko aukera izan genuen. Baztango Trilogia arrakastatsuaren egilea honez gero mundu zabalean ezaguna da eta bere liburuan oinarritutako pelikula bat egiteko proiektua ere badago. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Ángel Calvo
Aurtengo denboraldian gure Herriko hainbat txoko ezagutzen jarraituko dugu eta inguruetako herrietako museoak eta inguru naturalak ere bisitatuko ditugu.
Honez gero aurreneko bi ibilaldiak egin ditugu eta hirugarrena datorren ostegunean izango da, maiatzak 22, Txoritokietara. Hona hemen 2014 urteko egitarau osoa.
Iruzkinik ez »
Larunbata honetan “Janen Ibilaldiak” izeneko jardueran parte hartuko dugu, Impact Hub kolektiboak antolaturik. Jarduera hau mundu osoan egun hauetan bertan egiten da Jane Jacobs pentsalari eta ekintzaile amerikarra gogoratuz.
Jane Jacobsek hainbat hirigintza proiektuen aurka idatzi zuen eta hiritarren ekimenak antolatu zituen, izan ere, proiektu horiek, itxuraz hiritar inguru biziak sortzeko pentsatuta bazeuden ere, errealitatean alderantzizko eragina baitzuten. Jacobsen idatzietan garrantzi berezia ematen zaio kaleko espaloiari, -hiritar bizitza sortzaile gisa-, eta baita eraikitako eraikinak eraberritzeak eta berrerabiltzeak zuen garrantziari ere.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Elena Arrieta Yarza
DISTRITO DE ALTZA. Consideraciones
He leído las propuestas de PNV, PSE/PP y Bildu y he dudado mucho antes de dar mi opinión.
Sintetizando al máximo y sin negar que de las tres propuestas se pueda sacar algo bueno, voy a decir:
1.- Entiendo que la Comisión del ayuntamiento, creada al efecto y presidida por Martin Ibabe tendría que unificar posturas de los partidos, hacer un único proyecto y proponerlo a la ciudadanía. El hecho de que tengamos tres propuestas, es como si no tuviéramos ninguna.
2.- Desde mi punto de vista, las propuestas carecen de contenido y en distintas proporciones parecen que su discurso va más hacia complacernos, es decir, a señalar lo que “oficialmente” le gusta a la participación ciudadana -y que luego queda en nada- que la seriedad de un compromiso.
3.- La general aceptación de la actual reordenación de barrios perjudica -siempre en mi opinión- seriamente la distribución geográfica del Distrito. Como ejemplo pongamos Arrubi, una zona que siempre ha pertenecido a Herrera, ahora no sólo pertenece a otro Barrio sino que, además, pertenecería a otro distrito, si nos atenemos a la propuesta de Bildu. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Arrendajo-Eskinoso (J.A. Herrero)
Hegaztiena gizakiarengandik gertuen dagoen animalia multzo bat da, eta haren etorkizuna eta giza espeziearena estuki loturik daude.
Haiek ezagutzea eta biziraupenerako dauzkaten arazoak ulertzea Naturaren kontserbazioaren alde egin daitekeen ekarpen garrantzitsu bat da.
Donostialdean 300 bat hegazti espezie ezberdinak ikus daitezke aldizka. Batzuk bertakoak dira, bertan egiten dituzte habiak eta gure artean igarotzen dute negua. Beste batzuk, ordea, udatiarrak dira, gure lurraldean izaten dituzte umeak eta negua Afrikan igarotzen dute. Eta beste batzuk, azkenik, neguan soilik egoten dira hemen edo Europako iparraldean umeak egin ondoren hegoalderako bidaian geldiune bat egiten dute.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)
Iazko Natur Asteak utzitako zapore onak bultzatuta aurten ere Natur Aste berri bat antolatzeari ekin diogu Casares-Tomasene kultur etxearekin batera.
Gosegarri gisa, larunbatean, apirilak 5, joan den hilean eguraldiagatik bertan behera utzitako Mendiolako ibilaldia egingo dugu, Marko Sierraren eskutik (Mirakruz gaina, 9:30). Hiru orduko ibilbide honetan, harria, ura, landaretza eta fauna izango ditugu protagonistak.
Eta astelehenean, “Uliako hegaztiak” erakusketa zabalduko dugu Tomasenen. Larunbatera arte bisitatu ahalko da, arratsaldeko 5etatik 8etara. Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak ekoiztu dute. Astelehenean bertan, Josema Verdugo eta José Antonio Herrero Ugatzako kideek erakusketaren bisita gidatua egingo dute arratsaldeko 7:30etik aurrera.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Honez gero “Altza, Hautsa Kenduz” sortaren azken zenbakian argitaratuko artikulu guztiak Altzanet web orrian irakurri eta deskarga daitezke. Horrela, denon eskueran daude hamabi zenbakietan argitaratutako artikulu guztiak. Hautsa Kenduz liburu sortan bildutako historia eta istorioak, datuak, esperientziak… ezinbesteko erreferentzia bilakatu dira Altza ezagutu nahi duen edonorentzat. Hau ahal izan da egin pertsona askok egindako lanari esker, kolaborazioen egileak. Hona hemen segidan artikulu guztien zerrenda sinatzaileen arabera alfabetikoki ordenatuak. Gure eskerrik onena haientzat.
(Altza, Hautsa Kenduz Casares Kultur Etxean salgai dago 6 eurotan) (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Altzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…
(gehiago…) »
Iruzkin 1 »