Orain dela urtebete pasatxo, Miren Mendarte Casares errenteriarra, amaren aldetik Casanao baserriko ondorengoa eta familiaren artxibo jasotzailea, gurengana hurbildu zen etxean gordetako dokumentazioaren edukia Altzako Tokiko Bildumaren funtsean ere jasoa gera zedin.
Honez gero,dokumentuak soilik katalogatu ditugu, berrogeita bat denera, gehienak XVIII. eta XIX. mendekoak. Dokumentu asko Casanao baserriaren gaineko zentsuak dira, baina badira ere testamentuak, ezkon hitzarmenak, odol-noblezia kide izatearen autoak eta bestelako gai interesgarriak. Adibidez, 1873. urteko agiri bat Altzako Etxetxiki, Arraskoene eta Antxo baserriak desjabetze prozesua jasotzen duena, Pasaiako portuan zabaltzeko obrak egiteko. Miren Mendarteri gure esker ona adierazi nahi diogu altzatarren ondarea aberasten laguntzeagatik.
Orain dela bi urte Gaiztarro familiak etxeko albuma gurekin partekatu zuen eta horren berri eman genuen hemen Estibausen familia, jauregia, parkea eta Bidebieta-1 urbanizazioaren argazki batzuk erakutsiz. Uda honetan argazki horiek guztiak, laurehun baino gehiago, katalogatu ditugu eta Altzako Tokiko Bildumaren web gunean kontsulta daitezke dagoeneko.
Datozen hilabeteetan jarraituko dugu argazkiei buruz hitz eginten. Izan ere, katalogatu gabe dauzkagun beste argazki multzoekin lanean ari gara eta aurki prest edukitzea espero dugu. Gainera, hirugarren ”Album altzatarra”-ren prestaketan lanean ari gara buru-belarri. Laster arte, beraz.
Azpeitia familiak hirurogeita hamalau argazki utzi dizkigu eta honez gero katalogatu eta igo ditugu Altzako Tokiko Bildumaren web gunera (www.altza.info), bertan ikusi eta informazioa kontsultatzeaz gain fitxak osatu ditzakezue eta baita zuzenketak proposatu ere.
Argazki gehienak Altzagainan eginak dira, eta horietako asko eta asko jai girokoak, sanmartzialetakoak, batez ere herri kirolari lotuak, baina beste gaiak ere aurkituko ditugu. Adibidez, badago argazki berezi bat, San Martzial elizaren aldarearena. Ez dakigu nondik kopiatu den eta noizkoa den, baina ikusten denagatik eliza zaharrarena izan behar du, 1914. urtean eraitsi egin zutena berria eraikitzeko.
Hemen argazki horietako batzuk ikus ditzakezue. Informazioa eta gainontzeko guztiak ikusteko klik egin hemen.
Como prólogo a las Fiestas de San Martzial, en Altza, hemos tenido el privilegio de asistir a un concierto de La Coral Aita Sierra y de la Orquesta de Acordeones de Illumbe, organizado por Altzatarra, K. E. y Altzako Historia Mintegia, con el colaboración de Donostia Kultura a través del buen trabajo de la Casa de Cultura Casares.
Este es uno de esos casos en los que las palabras se nos quedan cortas. Ha sido un concierto precioso, con una Coral Aita Sierra alegre, divertida, emotiva y con una Orquesta de Acordeones Illumbe, complementada con otros instrumentos, profunda, vibrante y suave a la vez, ambos volcados en un programa muy acertado para la ocasión.
El numeroso público se ha rendido pero no era para menos. Conseguir transmitir esa emoción, llegar así a una asistencia de diferentes sensibilidades y edades con el buen hacer, amor a la música y la profesionalidad patentes el jueves, y la satisfacción de la gente al salir del concierto demostró que algo se está haciendo bien en Altza.
“Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua San Martzial himnoarekin amaitu zen, bertan bildutako guztiek abestuta eta musikari bikainez lagunduta. Hona hemen ahaztezinezko momentu horren bideoa.
San Martzial himnoa
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak.
Zure bost ogiekin, zure bi arraiekin
bost milak izan zuten mantendu zerekin
hargatik zure ondoren dabiltza gizonak.
Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak
saria emango digu gure jaungoikoak. (bis)
San Martzial jaien antolatzailea den Altzatarra elkarteak AHMren 25 urteko ibilbidea omendu nahi izan du aurten eta horregatik gure elkarteari txupinazoa, banderen igoera eta pregoia irakurtzearen ardura eman digu. Ohorezko enkargua da guretzat eta hantxe egongo gara ostiralean, San Martzial egunaren bezperan, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko balkoitik pozez eta alaitasunez festetan murgiltzeko. Gora Altza! Gora sanmartzialak!
Altzatarrak, altzatarrak
Gazte, heldu edo zahar
Altzatarrak, beti, beti
Kasta onekoak
Danborradak jotzeko pieza hau, Altzatarra Elkartearen ereserkia, Jose Ignazio Ansorena sortua da, Donostiako Udal Txistulari Taldearen zuzendaria, eta AHMren 25. urteurreneko kontzertuan jo zen estreinako aldiz.
Pasa den ostegunean Tomasenen bildu ginen barrutiari buruz hitz egiteko. Eztabaida zabaltzea eta lan talde bat osatzea ziren bileraren asmo nagusiak eta bi helburuak bete ziren. Dosier bat prestatu genuen funtsezkoak iruditzen zaizkigun dokumentu sorta batekin eta gure proposamena idazteko planaren zirriborroa egin genuen.
Hau da datozen hilabeteetan lan taldearen lana orientatuko duen planaren eskema: (gehiago…) »
Comentando con Herminia, vecina de Herrera, los avatares de la Plaza de San Luis, sus usos durante las últimas décadas -bolatoki, balonmano, zona de encuentros, aparcamiento- y ahora, principalmente zona de paso y de juegos infantiles, me comenta que, en realidad, la plaza ha vuelto a ser lo que ella recuerda en su niñez: el lugar donde jugaba ella, con el resto de la chavalería.
¿Y el mercado? -le digo- siempre ha estado allí. No -contesta- eso no es así. El mercado estaba en las primeras décadas del siglo XX donde ahora está la farmacia, que se hizo a raíz de la guerra. Y me empieza a contar… (gehiago…) »
Ricardo Maritxalar (2025, Apirilak 27) «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
Iñaki (2025, Otsailak 26) «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
MARISA AMESTOY (2025, Otsailak 25) «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
Emma Berra (2025, Otsailak 6) «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
Natalia berra (2025, Urtarrilak 21) «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»