Elena Arrieta Yarza
El Sentido de pertenencia no implica sentido de propiedad y, por lo mismo, el sentido de propiedad no tiene nada en común con el sentido de pertenencia.
Centrándonos en Herrera, podemos decir que el sentido (sentimiento) de pertenencia que impulsa al vecindario se interpreta como la obligación de éste por cuidar a su Barrio, recoger y reivindicar sus necesidades, para sí y para los demás.
Sin embargo, el sentido de propiedad, que es el que “asoma” de la actitud de la Diputación Foral, Ayuntamiento de Donostia y Eusko Jaurlaritza/G. Vasco, en sus departamentos de movilidad y transporte, no implica, como lo demuestran constantemente, el sentido de pertenencia. La propiedad es, a lo que parece, poder para hacer lo que quieran, sin tener que dar explicaciones. (gehiago…) »
Iñigo Landa
Tokiko Bilduman badago dokumentu bat XIX. mende amaierako gizarte altzatarraren erretratu bat egiteko oso baliagarria. Gipuzkoako Hautesle-Errolda da, 1894 urtekoa. Altzako udalerria bi barrutiz osaturik agertzen zaigu, Kontzeju eta Antxo. Antxoko barrutiak Herrera, Oleta, Buenavista, Eskalantegi eta Molinao hartzen zituen bere baitan, gainontzeko auzoak Kontzeju barrutiaren barruan geratuz.
Iñigo Landa
Irigoien familiak etxean gordetako liburuxka bat jarri du gure esku: 1933 urteko udal ordenantzak. Juan Iriarte errepublikarra alkate zelarik, ordenantzak 1933ko abenduaren 16an onartu ziren eta hilabete batzuk beranduago, 1934ko irailaren 6an emendakin bat egin zioten. Liburuxka tamaina txikikoa da (12 x 17 cm) eta, 33 orrialdetan, 205 artikulu biltzen ditu denetara; gaztelaniaz soilik. (gehiago…) »
Hau da mahai gaineko egutegia. Jardueraren bat egitea aurreikusita dauden hilabeteetan ohar bat aurkituko duzue. (gehiago…) »
Eztitan gelditu ginen joan den ostiralean, Tomasenen, Altzaneteko orri berrien artean nabigatuz eta datorren urterako egin ditugun asmoak entzuten genuen bitartean egutegien argazkiak behin eta berriro begiratuz. (gehiago…) »
Altzako elkarteak oso lanpeturik daude. Gure asmoa ez da, eta ezin dugu, Altzan egiten ari diren jarduera guztien aipamen zehatza hemen egitea, baina lerro hauetan jarduera gutxi batzuen aipamena egiten saiatuko gara behintzat, Interneten bitartez, Estibausen bertan dauden loturen gainean klik eginez jarraitu daitezkeenak. (gehiago…) »
Iñigo Landa
Bi mila orrialdetik gorako kontakizun batek adar eta bihurgune ugari izan behar ditu, halabeharrez, eta idazleak, adar horien artean mugitzeko trebetasunez jantzita egoteaz gain, barruko behar indartsu bat ere eduki behar du abentura horretan abiatzeko.
Ezaugarri eta baldintza horiek guztiak biltzen ditu Joan Mari Irigoienek. Bizpahiru urtetan Orbe familian murgildurik egon ondoren eta odisea bat bizi eta idatzi ondoren, azkenean, konklusiora heldu da “Nor bere bidean”, trilogiaren azkena argitaratuz. (gehiago…) »
Jon Serrano
Ignacio Gaiztarro, “Chacho”, oso atsegina izan da gurekin eta ikusten ari garen argazki sorta handi hau uzteaz gain bertan agertzen direnak identifikatzeko lana ere hartu du.
(gehiago…) »
Joxeramon Zapirain
Mikel Zabaltza hil zutela 25 urte betetzen diren honetan, gertakari haiek gogoratzea eta plazaratzea derrigorrezkoa zaigu. Euskal Herria goitik behera astindu zuen erailketa hark, gure herriaren eta bereziki altzatarron memoria kolektiboaren zati da. Memoria hori gordetzea eta belaunaldi berriei helaraztea beharrezko eta nahitaezko lana dugu. (gehiago…) »
Altzako Historia Mintegia