Larunbat honetan Altzabasoa bisitatuko dugu. Gordetzen dituen edertasun naturalaz gozatzeaz gain, mugarriz mugarri mendialde altzatar hau inguratzen duen ertzetatik ibiliko gara. Mugarri horiek, altzatarrentzat Altzabasoa suposatu duen ondare ekonomikoaren zein historikoaren lekukoak dira. 1939. urtean egindako Altzako Udal Ondarearen Inbentarioan, anexioaren aurretik egindako azkena, Altzabasoa, -edo “Monte Oberán”, dokumentuan agertzen den bezala-, Altzako Udalak zuen ondarerik baliotsuena zen: 122 hektarea mendi, 180.000 pezetetan balioztatuta (Udal ondarea denera 1.298.184,86 pezetetan balioztatuta zegoen). (1) Mendiaren balio eta garrantzia basoaren ustiaketari estuki lotuak zeuden, udal kutxara horrek ekartzen zuen diruagatik. Aurreko mendeetan diru hori auzokide eta bizilagun eskubidedunen artean zuzenean banatzen zen. Horri buruzko dokumentazioa ugaria da eta honez gero Juan Carlos Morak (2) eta Angel Calvok (3) aztertu dute. (gehiago…) »
Eta ostegunean, 24, Plus 55 egitarauaren barnean, Txipres eta San Markora egin genuen ibilaldia. Azken honetan La Anunciata Ikastetxeko ikasle talde bat gurekin etorri zen Txipres ezagutzera.
Aurki abiatuko da Altzako Naturaldiaren seigarren edizioa. Aurtengoa maiatzaren 5etik 25era luzatuko da eta Geologiari eskainiko zaio. Antolaketan Donostia Kultura, Aranzadi Zientzia Elkartea, Luberri Fundazioa, Gipuzkoako Argazkigintza Elkartea, Plus 55 eta Altzako Historia Mintegiak lan egin dugu elkarrekin. Hauxe da egitasmoa: (gehiago…) »
Nos comunican el repentino fallecimiento esta noche de Miguel Angel. El primer momento es el impacto que no deja reacción, luego poco a poco, los sentimientos y los recuerdos empiezan a tomar su lugar en nuestro pensamiento. Miguel Angel ha sido hasta esta noche una persona clave en la vida de Altza, no sólo de Herrera que es indudablemente, donde dejará sin duda más dolor. Pero su huella es mucho más amplia. En Herrera-Larratxo podemos hablar de su participación en la toma de decisiones de las asociaciones vecinales altzatarras, en el recordado aún por muchos Campeonato de Fútbol Sala, en las competiciones de Pelota del Mozkor Frentekideok, en las comisiones de fiestas, unas veces organizando, como en Herrera, pero siempre ayudando y disfrutando de todas las demás.
La lucha urbanística de Herrera, y de Larratxo también, no se entiende sin la participación de Tarín, sin sus aportaciones, sin su visión de delineante, interpretando muchas de las ideas que los demás sólo podíamos explicar, plasmándolas en planos y esquemas que nos han permitido defender mejor nuestros proyectos.
Gaur goizean La Asunción Ikastetxea barrutik ezagutzeko aukera izango dugu, liburutegia, klaustroa, kapela… Hona hemen hainbat datu ikastetxearen historiaren gainean.
HASTAPENAK
La Asunción komentua 1882. urtean sortu zen. Urte hartan, Kongregazioaren fundatzailea zen Anne-Eugénie Milleret de Brou-k Mirakruz etxearen lur eremua aukeratu zuen komentu berria eraikitzeko. Frantzian III. Errepublika politika antiklerikala ezartzen ari zen eta, baldintza horietan, Mirakruz mugatik gertu egotea oso egokia zen bere herrialdetik alde egin behar zuten lekaimeak hartzeko. (1)
Mirakruz etxearen lehen notizia 1719. urtekoa da eta jabea Intxaurrondo baserriko jabe bera zen, Manuel de Aznarez. (2) Mirakruz izena, Serapio Mugikak dionez, Lezoko Santo Kristo Basilika bertatik begiztatzen delako da: “y en lo antiguo era costumbre que al distinguirse la iglesia en que se venera la prodigiosa imagen del Cristo que atrae a multitudes de devotos a la modesta Universidad Guipuzcoana, se rezara una breve oración a la Cruz redentora.” (3)
Zailtasun erdiko senderismo ibilaldi pedagogiko zirkularra da. Urumeako bailaratik gora, Nafarroako mugaren ondoan dagoen Benta Berri izeneko lekuan utziko ditugu kotxeak. Altzako basorik ederrena bisitatuko dugu, bere historia, hidrologia, eta Aiako Harriko parke natural honetan eta Añarbeko baso erreserban duen txertaketa. Altzabasoa ezagutzeaz gain, Donostibaso ere ezagutuko dugu, izan ere Altzabaso eta Donostibasoetako buelta zirkularra emango dugu. Ugaldetxobaso edota Frantsesbasoko eremuak ere ikusiko ditugu. Bazkalduko dugu etxean. Casares kultur etxera ordubiak aldera iristea espero da.
Eguna: 2018ko maiatzak 5
Ordua: 8:00etan
Irteera: Casares K.E., partaideen autoetan
Arduradunak: Marko Sierra, AHM
Iraupena: 4 ordu eta erdi (11 km)
Desnibelak: 520 m gora, 520 m behera
Zailtasuna: Erdia
Ibilbidea: Benta Berri - Saratze - Notixitxarreko Gaina - Gorostegi - Untzei - Sonei - Urumea ibaia - Benta Berri. Ibilaldia Google Earth-en.
Gomendioak: Oinetako aproposak, bastoiak eta argazki kamera.
Partaide kopuru mugatua: 25 lagun.
Izen emateak maiatzaren 2 arte: 649 49 66 07, ahm@altza.net.
“Pasajes y la industria guipuzcoana” Rafael Guerra Clementek bere kasa editatutako liburua da, 1936 urte aldera. Liburuaren helburua Pasaiako portuaren sustapena zen, eta hori Gipuzkoako industriaren bultzadarekin lotu nahi zuen. Portuaren historia eta deskribapena egiteaz gain, Gipuzkoako enpresa nagusien bana-banako historia eta azalpen zehatzak eskaintzen ditu. Orrialde guztiak gehien bat argazkiekin ilustratuak daude eta baita iragarki askorekin ere, batez ere liburuaren bigarren erdialdean. Horietatik guztietatik Altzarekin zerikusirik dauzkatenak hartu ditugu. Tartean argazkiren bat badago eta orain arte Bilduman ez genituen ikuspegiak eskaintzen dizkigu.
Ribadavia é a capital da comarca ourensá do Ribeiro e un dos seus puntos de recreo é un parque chamado Os Xardinillos que está a escasos metros da zona monumental do Convento de Santo Domingo.
A idea dos Xardinillos en Ribadavia xurdiu na primavera de 1930 cando se eliminou o Salón Teatro, que proxectaba películas e ocupaba un gran espazo diante do Castelo medieval dos Sarmiento. Jesús Sánchez, o propietario do antigo espectáculo, presentou un proxecto de zona verde e recreativa que abarcaba a zona ao redor do Castelo pero non prosperou. A idea retomouseao finalizar a Guerra Civil pero na súa localización actual, sendo construídos os Xardinillos no ano 1940 por Gudarís, soldados vascos prisioneiros da guerra civil, acomodados daquela nunha escola da Fundación Martínez Vázquez (hoxe Museo Etnolóxico de Ribadavia). (gehiago…) »
80. hamarkadan, heroinaren trafikoak eta kontsumoak kalte izugarriak eragin zituzten gazte eta familia askoren baitan, eta, halaber, auzoetako elkarbizitzan. Kasu askotan, lapurretak ziren droga kontsumitzeko behar zen dirua eskuratzeko modu nagusia. Soilik banku lapurretan, adibidez, Espainian 1984. urtean eman zen inoizko kopururik altuena, 6.234 lapurreta, batez beste 17 egunean; 2016. urtean, konparatzearren, 118 izan ziren. Urte hartako martxoaren 29an, lapurreta horietako bat Herrerako Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalean gertatu zen, tragikoki bukatu zuena gainera. Biharamunean, El País egunkariak José Luis Barbería kazetariak idatzitako kronika zehatza argitaratu zuen non, kronikarekin batera, besteak beste, lapur gazteak, dosi baten beharraz jota, inguratuta zeukaten poliziekin izan zuen elkarrizketa transkribatzen duen. Kronikaren izenburuak honela zioen: “Un heroinómano de 22 años se suicida en San Sebastián tras retener a 10 rehenes en un banco durante dos dramáticas horas“; eta hauxe dira lehen lerroak: “Un joven heroinómano, Fausto Galende Villanueva, de 22 años, se suicidó ayer de un disparo en la tráquea después de herir a dos policías nacionales y mantener atemorizados durante dos horas a diez clientes y empleados de la sucursal de la Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa en el barrio donostiarra de Herrera. Galende había intentado atracar la sucursal bancaria, armado con una escopeta recortada, en compañía de un muchacho de 17 años, Albino Lauzón Vázquez, que se encuentra detenido.”
Sarrera honekin batera doan bideoan, La Sexta telebista katean pasa den urtarrilaren 25ean emititua, sukurtsalaren kanpoaldean zegoen tentsioaren irudiak ikus daitezke.
Claudia Longarela Colombo Berra Brea (2025, Ekainak 14) «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán.
Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
Iñaki (2025, Maiatzak 3) «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
Mariano Pérez de la Cruz (2025, Maiatzak 1) «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
Ricardo Maritxalar (2025, Apirilak 27) «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»