Jarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:
- Apirilak 21: La Asunción (Mirakruz) komentua barrutik ezagutzeko bisita. Goizeko 10:00etan sarrera nagusian. Ordubeteko bisita mojen eskutik. Bisitari kopuru mugatua. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena 649 496 607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz.
- Apirilak 26: +55 Altzatik abiatutako ibilbideak: Casares-Molinao-Txipres-Kutarro-Bizarain-Garbera. Irteera Casares Kultur Etxetik 09:00etan.
- Maiatzak 5-20: Altzako VI. Naturaldia.
- Maiatzak 5: Mendiko ibilaldia Altzabasoaren mugetatik. Marko Sierrak gidatuta. Mendian ibiltzeko prestatua joan behar da. Irteera Casaresetik 08:00etan partaideen autoetan. Maiatzaren 2a baino lehen izena eman behar da AHMren telefonoaren edo posta elektronikoaren bitartez.
- Ekainak 16: Txingurri hor dago! Destapando Txingurri. Ura mintzagai hartuz paseo bat Herreran barrena bizilagunen eskutik. Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores-Gazteriakin elkar lanean. Izena eman 943 45 35 26 telefonoan edo cristinaenea@donostia.eus helbidean.
Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.

Altzabasoa (Marko Sierra, 2018-01-07)
Iruzkinik ez »

Elkarte baten bizitza eta ekina bere kideen babesa eta elkarlanean sostengatzen da. Atzo Casaresen ospatu genuen urteko Batzarrean hori egiaztatu ahal izan genuen eta, halaber, bazkideek AHMren proiektuen alde pozez eta gogoz bultzatzen dutela agerian geratu zen. Gustura 2017. urtean egindakoarekin, aurten esku artean daukagun egitasmoari heldu genion. Ideiak eta gogoak baditugu eta datozen egunetan udaberrirako prestatzen ari garen jarduera planen berri zehatza eskainiko dugu.
Batzarrean aurtengo Estibaus buletina banatu genuen. Bere orrialdetan pasa den urtean blogean argitaratutako mezuak eta elkartearen 2017ko memoria jasotzen dira; nahi duenak hemen deskarga dezake.
2 iruzkin »
Euskal Giroa / Herrera
Buen ambiente en la final de la 34ª edición del Campeonato de Mus de Euskal Giroa. 67 parejas inscritas que desde el 12 del pasado febrero, en encuentros de lunes a jueves, han puesto a prueba su complicidad, su buen hacer y su conocimiento del juego hasta que los hermanos Juan y Jesús López Amigo han demostrado ser los mejores, quedándose con el primer puesto.

Gurutz Mujika, Pello Berho y Aurelio Cabañas con los ganadores y Javier Estébanez de Gastrokontu uno de los patrocinadores. (Paco del Valle está detrás de la cámara)
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Iñigo Landa Ijurko
Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.
Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke. (gehiago…) »
2 iruzkin »
Poliki-poliki, nahi baino polikiago, Gerra Zibilaren biktimei, lurpetik beraien gorpuzkiak berreskuratuz, zor zaien duintasuna itzultzen ari zaie. Biktima horien arteko batzuk ospetsuak egin ziren politikarekin zerikusirik ez zeukaten jardueretan arituz, baina gerraren ondorioz haien oroimena ahanzturaren putzura bota zuten irabazleek. Hauxe da Claudio Egaña Otamendi korrikalariaren kasua. (gehiago…) »
4 iruzkin »

Bi argazki hauek 1914ko urtarrilaren 10ean La Hormiga de Oro aldizkarian argitaratu ziren, 31. orrialdean. Lehenengoan Altzagaina ikus daiteke, eskolak eskuinaldean eta udaletxea eta eliza ezkerraldean. Bigarren argazkian Intxaurrondoko inguruak agertzen dira. Trena eta tranbiaren bideak ikusteaz gain, eskuinaldean Villa Aramaxpe eta Algarbe baserria ikus daitezke, eta Casa Mons enpresaren eraikina ezkerraldean. Bartzelonako aldizkari karlista honetan argitaratutako irudi hauek Altza elurpean erakusten diguten argazkirik zaharrenak ditugu.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »

Imanol Irigoien
Joxanton adiskidearen heriotza dela-eta, hortxe bidaltzen dizuet gordeta nuen argazkia (2015-I-5ean Belok-en aterea), non Joxan bera, Martzel Etchehandy, fraide beneditarra, eta Juanmari agertzen diren, elkarrekin solasean.
Hauxe orain dela gutxi Martzelek idazten zidanaren zatitxo bat: «(…) Gogoeta luzeak egin ditut neretzat historikotzat jotzen dudan argazki horri begira.(…) Gure etxeko artxibora joanen da papelean tiratu ondoan, merezi baitu. Bi euskal idazle handi elkarrekin Beloken !
Joxeanek lur huntako itzulia egin du, bizia bete-beterik joan da, eta bizitzen lagunduko gaitu geroan ere, gu eta beste asko oxala!(…)».
Iruzkinik ez »

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma
Datorren asteazkenean, hilak 7, arratsaldeko 7retan, Altzako Tomasene Kultur Etxean “Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma”-ren eskutik “La plaza de la Música. Historias de amianto” (Juanmi Gutierréz, 2010) dokumentala proiektatuko da.
Juanmi Gutierrezek horrela aurkezten du bere dokumentala: “Duela gutxi halabeharrez jakin nuen gure ama amianto hautsa arnasteagatik hil zela. Hautsa egiten zuen fabrika bizi ginen etxetik hurbil zegoen. Aurkikuntza kolpe handia izan zen niretzat, eta ondorioz, nire bihotzaren barru-barrutik Indiako hondartzetarainoko bidaia egitera eraman ninduen; hantxe desegiten dituzte gaur egun barruan duten amiantoaren beldurragatik Europan inork desegin nahi ez dituen ontziak”.
Emanaldiaren ondoren dokumental eta amiantoren gainean eztabaida irekiko da. Dokumentalaren zuzendariak ere, Juanmi Gutiérrez, parte hartuko du.
Iruzkinik ez »