Artxiboak 1998, Abenduak 17

Zurrunbilo: Altzako gazteon aldizkaria

1998, Abenduak 17

Altzako Gazte taldeen ahotsa izatea du helburua, bertan hauen proiektu eta ihardueren berri jaso ahal izango duzu. Honekin batera, Altzako gazteon arteko komunikazioa indartuko duen tresna duzu. Otsailaren bukaeran izango da salgai lehen zenbakia. Egin zaitez harpidedun! Artikuluak, elkarrizketak, musika, gazte kulturgileak,… Hau guztia eta abar luzea ZURRUNBILO-n! Irentsiko zaituen zurrunbiloa!!!

Primero y ante todo; bienvenid@s tod@s a este nuevo espacio comunicativo, que bajo el nombre de ZURRUNBILO pretende ser un instrumento para que l@s jóvenes de Altza podamos expresarnos y comunicarnos entre nosotr@s. ZURRUNBILO nace con la idea de constituir un escaparate donde l@s jóvenes tengamos la oportunidad de expresarnos libremente mediante artículos de opinión, anuncios de actividades etc.   (gehiago…)  »  

Gazteluene bertso eskolaren aurreneko hilabeteak

1998, Abenduak 17

Altzako gazte batzuek, bertso senak baultzatuta, eskola bat sortzearen ideia buruan genuela eta Hernaniko bertso eskolaren (Aitor Mendiluze bertsolaria bereziki) laguntzari esker, asmoak egi bihurtu ditugu.

Gazteluene baserria gogoan izan genuen eskola honen izena jartzeko orduan, bertan bertsolaritzaren aintzindari eta maisu haundi bat (zentzu guztietan) bere bizitzako urte mordoak baserri honetan eman baitzituen, Jose Manuel Lujanbio hain zuzen, Txirrita. Izen hau Errenteriako baserri bati zor dio, bere gazte garaiak bertan igaro zituen eta Altzako herrian bere bizitzaren azken urteak. Langile amorratua ez zen parranda eta sagardotegi giroa gustoko zuen arren bertsolaritzan figura eta bertso inguruko lan aberats ugarien egilea dugu. Gu berriz, bertsolaritza inguruan lehen urratsak emanez hasi gara, lana gogotik eginez —Txirrita ez bezala—, Gazteluene bertso eskolak euskal herriko bertsolaritzan toki bat izan dezan.   (gehiago…)  »  

Koldo Izagirre: “Euskararen Historia txikia Donostian 1800-1998″

1998, Abenduak 17

Azaroaren 23an Casares Kultur Etxean Koldo Izagirreren azken bi lanak prentsa aurrean aurkeztu ziren. Batetik, Joseba Tapiarekin osatutako “Apoaren edertasuna” izenburua duen diska. Eta bestetik “Euskararen historia txikia Donostian 1800-1998″ liburua. Liburuari helduz, nabarmenduko genuke hemen “historia txiki” horretan Altzak duen txokoa, txikia hau ere, baina interesgarria. “Txirritak ez zekien euskaraz”, Arri-berri eta Arri-zar leku izenenekin egindako aldrebeskeriei buruzko artikulua. “Haltzak ez du bihotzik”, “Zain bana bihotzean” eta “Mihien hizkuntzak” artikuluetan aurki ditzakegu Altzarekin loturiko gaiak.

Colección Local: Un nuevo paso adelante

1998, Abenduak 17

Altzako Historia Mintegia va a firmar un convenio con el Patronato de Cultura para actualizar y revitalizar la Colección Local de Casares. Durante los tres meses que va a durar el convenio el trabajo se va centrar en tres aspectos básicos de la Colección que son la catalogación de los documentos recogidos y pendientes de catalogación, mejorar la presentación de los fondos con el fin de mejorar su consulta, poner en marcha un servicio de atención al público que dé satisfacción a la demanda existente y fomente el uso de la Colección.

Egutegia 1999

1998, Abenduak 17

Aurten aurreneko aldiz egutegi bat argitaratu du Altzako Historia Mintegiak. Kolorez eta “Altza, gure herria” lelopean, ohiko hilabeteak ezezik argazkiaz orniturik dago Joxerra Fernandez bazkide eta lagunak eginak. Argazkietan irudi hauek ikus daitezke: Altzaren ikuspegi orokorra, Errotetako etxeak Aiako Harria elurturik atzealdean duelarik, San Markos mendia, Lorete auzoa atzean Pasaiako portuarekin, eta ilunabarra Altzagainan. Egutegia doan banatuko bazkide, elkarte eta, orohar, Altzaren lagunen artean. Interesaturik bazaude Casares Kultur Etxetik pasa zaitezke.

Duela 20 urte…

1998, Abenduak 17

Antxon Alfaro

Pasa den abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren 20. urteurrena bete zen. Franco diktadorea hil ondoren, Espainia Estatuan hasi zuten prestatzen konstituzio berri bat. Erreformaren prozesu honetan bi referendum planteatu ziren, lehenengoa 1976ko abenduaren 15ean izan zen, Erreforma Politikaren prozesua arautzeko, eta bestea bi urte beranduago, 1978ko abenduaren 6an, konstituzio berna onartzeko.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 1998
A A A O O L I
« ira   api »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »
  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »

etiketak


Sarean