Artxiboak 2013, Urriak 28

Aita gogoan

2013, Urriak 28

Iñigo Landa

aita-san-markoLarunbatean Jose Migel Landa Jaka hil zen, gure aita.

Kandela baten antzean, laurogeita hamazazpi urtez disdiratsu bezain ixil argia eta berotasuna eskaini ondoren, ezinbestez itzali da.

Pablok eta Jazintak Herrerako Txantxarrene (Vista Alegre) etxeko denda-taberna inguruan sortutako familian hezia eta hazia. Gerrak eta gorrotoak kendu zien aita, baina amaren inguruan, fedeak eta lanak gailendu zitzaizkien sufrimentuari eta gorrotoari.

Maitasunak lotu zituen Jose Migel eta Inaxi, gure ama. Haren heriotzak orain dela hogei urte ez zuen lortu maitasunak lotu zuena haustea, bere espiritua -bai, espirituak existitzen dira- berarekin bizi izan baita azken taupadara arte.

Aita eta ama argazkizaleak izan ziren. Ezkon aurretik, amaren osaba batek oparitutako argazki makinarekin hasi ziren eta momentu politez betetako album sorta bat utzi digute: gazte garaiak, familia osatu, lagun artekoak… Une samin hauetan gozagarriak.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urria 2013
A A A O O L I
« ira   Aza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean