Artxiboak 2013, Urriak 8

Altzabasoa, udal gobernua eta Murphyren legea

2013, Urriak 8

Iñigo Landa

altzabasoa1Joan den maiatzean Donostiako udal gobernuaren ordezkariek Añarbeko baso erreserba izendatu berria ezagutarazteko kanpainaren berri eskaini zuten. Balio handiko inguru horrek goi mailako babesa merezi zuen eta azkenean naturzaleen elkarteei eta erakundeei esker lortu da. Zorionekoak gara, beraz, etorkizunean leku eder horrekin gozatzen jarraitu ahal izango baitugu. Alabaina, notizia horrek zapore mikatza ere utzi digu. Izan ere, Añarbeko erreserbaren alde donostiarra Altzabasoa da, baina Donostiako udalak Errekabeltz izenarekin ordezkatu du, Altzabasoan dagoen erreka baten izenarekin.

Leku izenak desagerrarazi, desitxuratu, aldatu… Altza Donostiara bildu zutenetik behin eta berriro errepikatu egin den praktika tamalgarria. Donostiako udaletxean buruak aldatzen dira, baina praktikak ez. Elorza-Letamendiaren garaian ondarea “babesteko” eta auzoak banatzeko idatzi ziren bi dokumentuei, adibidez, indar osoa eman die egungo gobernuak eta, horrela, Altzan geratzen zaigun ondareak gero eta babesa gutxiago dauka (ikusi joan den maiatzeko Estibausen) eta Herrera bezalako auzoak hiru auzotan zatituta jarraitzen du.

Orain Altzabasoa izena desagerrarazi dute, eta beldur gara ez dela horretan geratuko. Banatu duten foiletoan, “Donostia eta Errenteria arteko mugarriak” aurkituko ditugula ibilaldian esaten dute. Udal buru horiek konturatzen direnean mugarri horietan zizelkatuta dagoena Altzaren “A” dela, eta ez Donostiako “SS”-ak, kenaraziko dituzte. Gurean Murphyren legeak agintzen baitu erremediorik gabe: zerbait gaizki joan badaiteke, gaizki joango da. Bestela, zaudete piska batean.

anarbe10

Estibaus

Atalak

Urria 2013
A A A O O L I
« ira   Aza »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean