Artxiboak 2014, Ekainak 30

“Fiestas Patronales de la Villa de Alza” (1933)

2014, Ekainak 30
jaiak-1933-azalaHona hemen 1933. urteko San Martzial jaien egitaraua, Altzako Udalak argitaratutako Fiestas Patronales” liburuxkatik hartua.

Fiestas Patronales de la Villa de Alza

Días 29 y 30 de Junio y 1 y 2 de Julio

Organizadas por el Ilustre Ayuntamiento

DÍA 29 DE JUNIO

A las 6 de la tarde.- Empezarán las fiestas.

A las 6 y media de la tarde.- Primera eliminatoria del campeonato de Pelota.

A las 8 y media.- Llegada de la banda de música, que dará un concierto de bailables hasta las 12 de la noche, alternando con los txistularis y gaiteros.   (gehiago…)  »  

“Altza guztion artean” prozesua

2014, Ekainak 23

image003Altza  XXI  Herri  Ekimenetik,  Gipuzkoako Foru  Aldundiaren  eta  Donostiako udalaren laguntzaz, bultzatzen ari garen “Altza guztion artean” prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Prozesu honetan altzatarrok Altzako etorkizuna nolakoa izan behar duen aztertu, hausnartu eta lantzeko helburua dugu.

Honetarako  2013an  hasi  ginen  lanean, lehenik  gaur egungo  Altza  nola  garatu  den ulertzen ibili gara, eta honetarako Altzako institutuko ikasleak, Herri Ametsa ikastolako ikasleak eta Eraikuntza institutuko ikasleekin ibili gara lanean.   (gehiago…)  »  

Plus 55 txango gehiago eta argazkiak

2014, Ekainak 17

Orain dela hilabete bat Plus 55 ibilaldien egitaraua aurkeztu genuenean zehazteko geratu ziren irailetik urrira bitarteko egingo direnak. Hona hemen, bada, zeintzuk izango diren txango horiek:

Irailak 25: PASAIAKO BADIARI BIRA
Lau Pasaiak eta Lezo zeharkatuko ditugu, portuari bira emanez.
9:30etan: Herrerako plaza

Urriak 9: INTXAURRONDOKO BASERRIAK
Auzoko eraikin esanguratsuenak ezagutzeko ibilaldia.
10:00etan: Herrerako plaza

Urriak 23: TOLOSA
Gorrotxategi Konfiteri Museoa bisitatuko dugu eta Gipuzkoako antzinako hiriburutik paseotxo bat emango dugu.
9:00etan: Herrerako Renfe geltokia
10:00etan: Gorrotxategi museoaren atarian

Bide batez, txango hauen berri ematearekin batera, maiatzaren 23an Txoritokietara egindako txangoaren argazki sorta bat ekarri dugu.

Eutsi aldarrikapenari

2014, Ekainak 10

20140528_200658_redimensionar

Prentsaurrekoa - bideoa

Orain dela bi urte bazirudien Altzan barruti bat sortzeko aukera bat zabaldu behar zela, baina legealdian zehar udal talde politikoek erakutsi dutenaren arabera, agirian geratu da hasierako uste hura funtsik gabekoa zela. Ez dute Altza aintzat hartu nahi; Altzaren historia eta egungo errealitatea zokoratuak mantendu nahi dituzte. Barrutiaren inguruan arduradun politikoek egin dituzten proposamenek argi eta garbi erakusten dute  ez dutela nahi edota ez direla gai funtsezko gaiei heltzeko. Alabaina, ez da gaitzik onik ez dakarrenik. Politikarien eraginkortasun ezak bultzatu gaitu altzatarrak Altzako barrutiaren aldarrikapenean aurrea hartzera. Joan den maiatzaren 28an Altzarako barrutiaren inguruko lan taldeak prentsaurreko eskaini zuen Herreran. Ekimenak komunikabideen jarraipen zabala izan zuen eta, batez ere, Altzako hemezortzi elkarteen babesa jaso zuen. Babes honen handitzea da, hain zuzen ere, barrutiaren aldarrikapenari eusteko eta indartzeko bidea, une honetan barrutia baita deszentralizazioa, parte hartzea eta gure herria aintzat hartzen hasteko bidea.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Ekaina 2014
A A A O O L I
« mai   uzt »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean