Tokiko Bilduma 2018. urtean
Altzako Tokiko Bilduma Casares Kultur Etxetik eskaintzen den dokumentazio zerbitzu bat da, Altzaren ondare dokumentala biltzeko, mantentzeko eta ezagutzera emateko sortua. Bildumaren aurreneko lanak 1986an hasi ziren eta 1992ean lehen katalogoa egin zen. Sei urte beranduago, 1998an, Kultura Udal Patronatuaren, orain Donostia Kultura, eta Altzako Historia Mintegiaren arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zen, ondoren berritzen joan dena.
Urtez urte osatzen, handitzen eta garai berrietara egokitzen joan da. Une honetan, Altzako Tokiko Bilduman 16.915 dokumentu daude katalogatuak, eta horietako 13.111 Interneten bitartez kontsulta daitezke www.altza.info webgunean. Pasa den 2018. urtean, dokumentu bilaketan eta bilketan egindako lana garrantzitsua izan da. Besteak beste, merezi du aipatzea hemerotekan 1936, 1937, 1938, 1939 eta 1940 urteen hustuketa amaitu dela; aurten katalogatu eta webean ikusi ahalko da. Katalogazio lanari helduz, Altzako Tokiko Bilduman 298 dokumentu berri katalogatu dira eta webean daude kontsultagarri. (gehiago…) »