Artxiboak 2023, Abenduak 23

Gabonak Herreran

2023, Abenduak 23

jaiotza-gaiztarro-3

Herripe Auzo Elkartea

Gaiztarron prestatutako jaiotza politaz gozatuko dugu aurten ere. Hor egongo da Erregeen egunera arte. Maitasunez landutako irudi polit eta alaiez osaturik dago eta bidea markatzen diguten masustondo dotorez inguratuta. Urtez urte irudiak ugaritzen dira eta jaiotza beti zaindua eta umetxoen irribarrea lortzeko moduan egoteko lagun arduratsuak ditu. Haizeak irudiak botatzen baditu edo nahi gabe edo nahita baten batek  hondatzen baditu, hor daude zaintzaileak konpontzeko. Eskualdeko saltokien eta auzoen ekimena da, eta ez du adiskidetasun eta borondate ona besterik behar, ESKU-HARTZE ofizialik GABE, jendea interes komun batean elkartuta.   (gehiago…)  »  

Ganbarako objektuek hitz egiten jarraituko dute

2023, Abenduak 20

ganbaraUrtea amaitzen ari da, balantzerako eta memoriarako unea da. Aurtengoan Ganbara Bildumak protagonismo berezia izan du. Joan den azaroaren 10ean San Telmo Museoan Altzako etxe batera bidaia 60ko hamarkadan (deskargatu Pdf) liburuaren aurkezpenarekin aro berri bat hasi da Ganbararentzat, orain Aranzadi Zientzia Elkartearen baitan. Hemen ekitaldiaren argazki erreportaje txiki bat ikus daiteke eta hemen ekitaldi osoaren bideoa.

Etorkizunean Ganbarak Aranzadiren eskutik hazitzen jarraitu ahalko du egin ahal izango diren dohaintza berriekin, baina aldi berean Ganbarak bere txokoa edukitzen jarraituko du Altzanet gure webean, eta bertan ikusi ahalko dira katalogatuta zeuden 164 objektuen argazkia eta deskribapena, baita aurkeztu berri den liburua deskargatu ere.   (gehiago…)  »  

Aurtengo txangoen argazki erreportajeak

2023, Abenduak 12

Aurten hamaika ibilaldi eta txango egin ditugu naturarekiko eta historiarekiko harremanaz eta parte-hartzaileen konpainiaz gozatuz, horietako bederatzi Plus 55 programaren barruan. Urte berezia izan da hau, AHMko ibilaldien bultzatzaile nagusia izan den Angelen galeragatik. Haren oroitzapena gurekin dator.

Hauxe izan dira aurtengo txangoak, bakoitza bere Flirck webguneko estekarekin. Webgune horretan gordetzen dugu AHMren jardueren argazki-memoria:

molinao

  (gehiago…)  »  

Duela 50 urte Josu Artetxe hil zen

2023, Abenduak 6

josu

Jose Ramon Zapirain “Zapi”, Antxon Alfaro

Duela 50 urteko abenduan, diktadura frankistak bere zimenduak kolokan ikusi zituen ETAk Luis Carrero Blanco almirantearen aurka egindako atentatuarekin. 1973ko abenduaren 20an, osteguna, Carreroren ibilgailua Madrilgo Claudio Coello kaletik igarotzean, ETAko Txikia komandoak lehergailu bat leherrarazi zuen. Hilabete batzuk lehenago, Francok Luis Carrero Blanco izendatu zuen Gobernuko presidente, eta diktadorearen oinordekotzat jotzen zen hil zenean.

“Ogro Operazioa” izenaz ezagutzen den Frankismoko elitearen aurkako atentatu honek adar ugari izan zituen. Horietako bat, bi aste lehenago gertatu zena, Altzaraino iristen zen. Izen bat du: Josu Artetxe Aiesta (Zeberio, 1952-Altza, 1973). 21 urteko gazte bat, bere bizia emateko gai izan zena, atentatu horren plana agerian gera ez zedin.   (gehiago…)  »  

Altza 2024 egutegiaren aurkezpena

2023, Abenduak 1

penueloDatorren abenduaren 15ean, ostirala, “Altza 2024” egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen, arratsaldeko 7:00etan.

Urte berriko egutegiaren protagonistak gertuko komertzioak izango dira. Argazkiak biltzeko orduan azken bost bat hamarkadetan Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, Pastelería Carmentxu, Comestibles Vidal, eta Elizondo, La Cepa eta La Palmera tabernak. Utzitako argazki guztien artean lau aukeratu ditugu paretako egutegirako eta beste bat poltsiko egutegirako, baina bildutako material guztia Altzako Tokiko Bilduman gorde eta ikusi ahalko da.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza   urt »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean