Batzarrak eta liburuak dagoeneko badute data

2020, Ekainak 13

gonbidapenaestibaus

Martxoaren amaierara atzeratu genuen AHMren Ohiko Batzarrak eta Altza durante la guerra civil española liburuaren aurkezpenak data berria dute dagoeneko.

Batzarrean elkarteko bazkideek baino ezin dute parte hartu, eta ekainaren 29an izango da, Herrera elkartean (San Luis plazan), arratsaldeko 7etan.

Ion Urrestarazu Paradaren Altza durante la guerra civil española liburuari dagokionez, aurkezpena ekainaren 30ean, asteartea, izango da Tomasene kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Konfinamendu garain eta Liburuaren Egunaren harira, liburuari sarrera bat eskaini genion hemen, Estibausen, eta bertan egin genuen liburuaren azalpen labur bat, lanaren aurkibidearekin batera.

Liburuaren kopuru mugatu bat inprimatu da paperean, eta aurkezpenaren egunean 10 euroren truke eskuratu ahal izango da. Norbaitek ezin badu aurkezpenera joan eta ale bat nahi badu, gurekin harremanetan jarri besterik ez du egin behar, beherago adierazitako telefono eta posta elektronikoaren bidez. Edonola ere, AHMren gainerako argitalpen guztiak bezala, liburuaren bertsio digitala, Pdf eta ePub formatuan, doan egongo da eskuragarri www.altzanet.eus webgunean.

Garrantzitsua. Edukieraren mugak direla eta, bai batzarrean parte hartuko duten bazkideek, bai aurkezpenera joan nahi duten pertsona interesdun guztiek, aldez aurretik izena eman beharko dute 649 49 66 07 telefonora deituta edo ahm@altza.net helbidera mezua idatzita.

batzarra-2020-ekaina

Iruzkin 1

  1. José Luis

    Estupenda presentación del libro Altza durante la guerra civil española. Ahora a leer el libro. Enhorabuena !!! Gracias.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Las Merindades en la Memoria
    (2025, Ekainak 22)
    «[...] llevó hacia Chile, en el barco WINNIPEG, arribaron a Valparaíso el 3 de Septiembre de 1939. En la 1ª ...»
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»

etiketak


Sarean