Altza 2021 egutegiaren banaketa

2020, Abenduak 4

gonbidapena-2021

Datorren larunbatean, abenduak 12, Altza 2021 egutegia banatuko dugu Intxaurrondoko Txaparrene parkean, goizeko 11etatik 13etara bitartean.

Aurten, egutegi handiak eta txikiak egun hauetan oraindik Garberan ikusgai dagoen bildumatik ateratako bi argazkiren irudia eramango dute. Erakusketaren argazki sorta egutegiaren banaketa egunean jarriko da Txaparrenen, ekitaldiak iraungo duen bi orduetan.

Gaur egungo egoera sanitarioa dela eta, aurten uko egin diogu ohiko aurkezpena areto itxi batean egiteari, eta, Intxaurrondo Zaharreko IZBE auzo-elkartearekin eta Larrotxene kultur etxearekin elkarlanean, jarduera kalera eraman dugu, parkeko musika-kioskoaren ondora, frontoiaren estalkiaren gainean. Espazioa mugatuta egongo da, eta argazkiak korridore batean bezala jarriko dira, sarrera bakarrarekin, eta beste irteera bakarrarekin, musika kioskoaren ondoan egongo dena, non interesdunek egutegia jaso ahal izango duten. Guztion laguntza espero dugu egungo osasun-neurriak aplikatzen direla bermatzeko, distantzia zainduz eta taldeak sortzea saihestuz. Eguraldiak ez badu laguntzen, Larrotxene kultur etxera jo.

Jarduerara joan ezin eta egutegi bat nahi dutenek egutegia argitaratzen lagundu duten saltokien bidez egin dezakete -Erdikoa taberna, Zubiaurre okindegia, Nido eta Zumardi tabernak, Lizarra kanpina, Artzak-Ortzeok Elkartea-, edo AHMrekin harremanetan jarriz 649496607 telefonoan edo ahm@altza.net posta elekronikoaren bidez.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean