Altzako IX. Naturaldia

2022, Apirilak 25

naturaldia2022-diptikoa-portada

Aurtengo Altzako Naturaldiaren egitaraua jardueraz beteta dator. Bederatzigarren edizio hau maiatz osoan zehar garatuko da eta landareen, hegaztien eta harrien mundura hurbilduko gaitu paseoaren, ezagutzaren, irudiaren, elikaduraren eta hausnarketaren bidez. Hauxe da programa:

2-31
“AMAZONIA GARA - SOMOS AMAZONIAErakusketa, Tomasene Kultur Etxean.
“Naturaren Emakume Defendatzaileak” erakusketaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea gure bizimoduaren eta deforestazioaren eta Amazoniako giza eskubideen urraketaren arteko loturaz. Natura defendatzen duten hamar emakumeren testigantzaren eta egunero aurkitzen dituzten zailtasunen bitartez, salatu nahi du gure ekoizpen eta kontsumo modu globalek ez dutela kontuan hartzen naturaren zaintza, alde batera uzten dituztela emakumeek zaintzari egindako ekarpenak ere, eta horrekin arriskuan jartzen dutela planeta osoko bizitzaren iraunkortasuna.

Antolatzaileak: Alboan Fundazioa, Donostia Kultura.

12
IBILALDI BOTANIKOA
Ibilaldi botanikoa Marco Sierrarekin. Tomasenetik atera, landagunera begirada jarri eta ondoan dagoen landaketa berriko zuhaitzak identifikatu. Jarraian, begirada horrekin Harria parkera joan eta zuhaitz eta zuhaixken identifikazioarekin lagunduta, parke horren “berreraikitzea” egingo dugu.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera (943 351 149)
Elkargunea: 09:30 Tomasene K.E. Elebiduna.
Antolatzaileak: Plus55, Donostia Kultura

13
GOZOKI TAILERRA
Bertako osagarri eta fruituekin egindako gozokien tailer familiarra.
Izen-ematea: 943 35 11 49 casareskulturetxea@donostia.eus
Herrerako Kirol Elkartea (San Luis Gonzaga plaza, 5-6). 17:00 Euskaraz

14
IBILALDI ORNITOLOGIKOA
Mikel Olanoren eskutik, gure inguruneko hegaztiak identifikatzeko hitzaldi eta bisita gidatu familiarra.
Elkargunea: 10:00 Tomasene K. E. Euskaraz

15
PASEO FOTOGRÁFICO
Tailerra eta ibilaldia Harria parkean.
Adina: Familiarra
Elkargunea: 10:00 Tomasene K.E. Castellano

23
BIDEO FORUMA: UN PASEO POR EL BOSQUE (A WALK IN THE WOODS, 2015)
KEN KWAPIS, AEB 104′. Abentura, komedia.
Tomasene K.E. 17:30, castellano
Antolatzaileak: Plus55, Donostia Kultura

26
ALTZATIK ABIATUTAKO IBILALDIA: ULIA (PASAIA - DONOSTIA)
“Faro de la Plata”-tik Sagues-erarteko ibilbidea.
Izen-ematea: maiatzaren 2tik aurrera (943 351 149)
Elkargunea: 9:00 Herrerako Topoaren geltokian
Antolatzaileak: Plus55, Donostia Kultura
28
PASEO GEOLÓGICO
Bisita gidatua: Jose Mª Hernandez
Arroken artean pasiatzen iraganaren bila. Ibilaldi honetan, modu atseginean ezagutuko ditugu Altzako arrokak, haien jatorria, bizi izan dituzten prozesuak eta 70 milioi urte baino gehiagoko historia geologikoa ezagutzeko ematen diguten aukera.
Adina: Familiarra.
Elkargunea: 11:00 Casares K. E. Castellano

Antolatzaileak: Plus 55, Altzako Historia Mintegia eta Donostia Kultura.
Laguntzaileak: Cristina Enea, Gipuzkoako argazkilari Elkartea / Sociedad fotográfica de Gipuzkoa, Herrerako Sukalde.

2013-04-20-altzanatura

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»
  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»

etiketak


Sarean