Altza Hadi! eta Euskararen eguna

2023, Azaroak 17

eman-izena-kartela

Bizarrain Euskara Elkartea

Euskararen eguna hurbiltzen ari da eta horren inguruan jarduera ugari prestatu ditugu Altzan.

Aurten, Altza Hadi! ospatuko da berriro, azaroaren 20tik abenduaren 3ra. Informazio guztia hemen. Erronkan parte hartzeko Altzan jaio, bizi edo lan egitea da. eta 16 urtetik gorakoa izatea. Ahobizi bezala izena emateko klik hemen, eta Belarriprest bezala hemen.

Dagoeneko zure txapa jaso dezakezu Casares Kultur Etxean.

Bestetik, Joan Mari Irigoien altzatar idazleari aitortza ekitaldia eskainiko diogu. Altzagainan izango da, Altzako udaletxean, abenduaren 2an. Goizeko 10:00etatik 13:00etara Joan Mari Irigoienen Babilonia liburuaren irakurketa publikoa egingo da Altzako udaletxean eta denok gonbidatuak zaudete irakurketan parte hartzea. Horretarako gurekin harremanetan jarri bizarrain@altza.net helbidean edo galdetegi hau bete dezakezue. Jarraian, aitortza ekitaldia egingo da San Martzial plazan eta inguruko txoko batean bi zuhaitz landatuko ditugu.

Horiez gain, jarduera ugari antolatu dira Euskararen egunaren inguruan. Abenduaren 1ean, ostirala, Bolo txapelketa Arrobitxulon, 19:00etan. Beste guztiak 2an izango dira, larunbatean:

  • Pala-partidak, Herrerako frontoia, 09:00
  • Kantu-jira: Herrera kantuz, Herreran zehar, 12:00
  • Egurrezko jostailuekin jolasean, haur eta helduentzat, San Luis Gonzaga plaza, 12:15
  • Bazkari herrikoia, Herrera Kirol Elkartea, 14:00
  • Puzgarriak, Herrerako frontoia, 15:30
  • Joko-ekintzak, Haur eta gazteentzat, Altzako Haurtxokoaren eta Gaztelekuaren eskutik   Herrerako frontoia, 17:00
  • Jar dezagun teknologia euskaldunon alde, Informazio-gunea: Jarri mugikorra euskaraz; Jarri nabigatzailea euskaraz; gaitu.eus. Herrerako frontoia, 17:00
  • Familiarekin jolasean: euskaraz jolasean, Bidebietako Haurtxokoa, 17:00
  • Hitzen lehiaketa, Bidebietako Gaztelekua, 17:30
  • Pailazoak: Potx eta Lotx aireportuan (6 urtetik gorakoentzat), Larratxo kultur etxea, 18:00
  • Muxikoak, San Luis Gonzaga plaza, 18:45
  • Kontzertua: Fan&Go erromeria, Herrerako frontoia, 19:30
  • Dj Lumaurdin, Haur eta helduentzat, Herrerako frontoia, 22:30
euskararen-eguna-2023

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean