Centaurotik Gazte-Lekura: futbola (9)

2024, Maiatzak 22

l20691

Antxon Alfaro

Futbola Centauron eta Gazte-Lekun egin ziren ekintza garrantzitsuenetako bat izan ez bazen ere, beti izan zuen bere presentzia. Antonio Gutierrok gogoratzen zuen Centauroren hasieran hondartzako futboleko talderen bat atera zutela.

Garai hartan, talde federatuak zituzten inguruko klubak Sporting de Herrera eta Roteta K.E. ziren. Futbolean jokatu nahi zuten baina talde horietan parte hartu ezin zuten gazteak, koadrilen artean antolatzen ziren afizionatu mailako txapelketetan jokatzearekin konformatu behar zuten, edo auzoetako jaietan ezkongabeen eta ezkonduen arteko partidetan jokatzearekin.

l17905

Juan Antonio Ricok gogoratzen du lehenengo Centaurorekin eta gero Gazte-lekurekin afizionatuentzako Euskal Herriko futbol txapelketan parte hartu zutela. Jolasteko erabiltzen zituzten kamisetak horiak eta beltzak ziren. Entrenamenduak Kontxako hondartzan egiten zituzten. Partidak, berezko zelairik ez zutenez, Oiartzunen, Martutenen, Anoeta estadioan edo Bentetako militarren futbol zelaian jokatzen zituzten.

l20815

Garai horretan ere, 70eko hamarkadaren hasieran, Gabierrotako (Errenteria) torneoan parte hartu zuten bi urtez Gazte-Leku izenarekin.

l20690

Futbol zaletasunak koadrilen arteko lagunarteko partidak ere antolatzera eramaten zituen. Normalean Anoeta zelaian jokatzen zuten. Juan Antonio Ricok adierazten du futbol-zelaiaren eta bazkariaren kostua jokoan zeudela. Irabazten zutenek, zelaia alokatzea kostatzen zen 1.000 pezeta ordaintzen zituzten, eta galtzen zutenek, bazkaria.

l20814

1975ean, Gazte-Lekuren zuzendaritza berriak futbol talde bat sortzea proposatu zuen, azken urteetan elkartetik kanpo egon baitzen jarduera. La Palmera tabernak antolatutako txapelketan parte hartzea erabaki zuten, urte hartako uztaileko aldizkarian jasotzen denez, honako hauekin: David Campos, Manuel Roldan, Javier Rodríguez, Manuel Moreno, Felipe Gimón, Carlos García, Miguel Angel Bombín, José Mª Gimón, Pedro Cañamero eta Joaquín Ayensa [1].

Erreferentziak:

[1] Gazte-Leku elkartearen aldizkaria. II. urtea. 2. zenbakia (1975)

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • alejandro ceron
    (2024, Urriak 18)
    «muy buena informacion »
  • Fernando
    (2024, Urriak 16)
    «Estimado Bernardo He leído con interés el relato de Santa Columba. En el Puerto de Santa María tenemos una reliquia de ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Abuztuak 5)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Sara Etxart
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»

etiketak


Sarean