“Ondarea eta paisaia” Plan Orokor berrian: txarretik txarrera

2024, Urriak 19

Landarro

Landarro

Ondare historikoa eta paisaia herri edo hiri baten nortasunaren zati garrantzitsu bat dira. Hain da begi bistakoa ideia hori, Donostiako Plan Orokor berriaren aurrerapenak (hemendik aurrera, Aurrerapena) jasotzen duela, “Ondarea eta paisaia” izenburupean. Hala da, behintzat, diagnostikoan eta helburuetan, baina jarduketei dagokienez, ordea, argi geratzen da partrimonioaren eta paisaiaren kontu hori ez doala Altzarekin. Beste behin gogorarazi digute gai hauetarako Altza ez dela Donostia.

Udalaren ikuspegitik, Altza osoa “lurzoru-poltsa” bat baino ez da, - Aurrerapenak Landarroko muinoa kalifikatzeko erabiltzen duen hitzez hitzeko kalifikazioa, Molinaoko parkeari itsatsita dagoen landa-eremua -, eta hortaz Altzan ezin da ondareaz eta paisaiaz hitz egin, urbanizatzeaz baino ez.

Horrela uler daiteke zergatik Altzako udalerria zenaren eremuan, Donostiako udalerriaren bosten bat pasatxoan, Plan berriak hirirako proiektatutako etxebizitzen erdia baino gehiago eraikitzea aurreikusten den. Aurrerapenean, landa eremu eta natur eremu berriak ez okupatzeaz hitz egiten dute, baina, beste behin ere, “salbuespen altzatarra” aplikatzen dute: Auditz-Akularrerako plan berriak aurreikusten dituen 3.000 etxebizitzak muinoetako goialde guztien gainetik zabaltzen ditu, gaur egungo mendietako eta zelai berdeko landa-paisaiaren ordez etxebizitza-blokeak dituen hiri-paisaia bat jarriz.

tomasene-paisajea-2
Eskuinean, Eguzkitzakogainako muinoan, etxebizitza-blokeak eraikitzeko asmoa dute

Logika hori bera aplikatzen da hiri-sarearen barruan, Herreran, adibidez. Legez Zardoya-Otisen garapenari dagokion 5.000 m2-ko berdegunea Erregeneara eraman du Udalak, Igeldoko magalean, sustatzailearen errentagarritasuna bermatzeko helburu bakarrarekin. Are gehiago, hiri-paisaia berde eta osasungarriaz gozatzeko eskubidea ukatzeaz gain, Oxigraf, gure industria-ondareko elementu baliotsu bat, desagertarazten dute. Eraikinak eduki zezakeen erabilera berriez gozatzeko eskubidea ukatzen digute. Berdeguneak, jarduera ekonomikoak, jarduera sozio-kulturalak Altzatik kanpora daramazkite.

Esaten ari garen guztiaren beste adibide bat: Lau-Haizetako parke handian egiten ari direna, eta egiteari utzi diotena. Garberan, Udalak, diru kopuru on baten truke, merkataritza gunearen altuera eta bolumena nabarmen handitzeko baimena eman du. Duela 25 urte instalatu zenean, Lau-Haizeta parkean bertan, kolore berdez eta zerumugan gehiegi nabarmentzen ez zen altueraz jarri zuten, paisaiaren inpaktua arintzeko. Eraikin handi berria, ordea, nagusi da zerumugan. Erakusleiho moduko fatxada nabarmen bat du hirira begira, lorategi bertikal handi eta atseginez hornitua. Aldi berean, merkatal zentroaren atzealdean, Larratxoko parkeari atxikita, eta Altzako hirigunetik Lau-Haizetara doan pasealekuari begira, dendaostea erakusten digu, fatxada altua, grisa, gogorra eta metalikoa.

garbera1
Ezkerrean, Garbera zaharra, atzean Ametzagaina duela, erdian Garbera berria, eta eskuinean Garbera baserria

Merkataritza-gunearen atzealdean, Marrus baserri historikoa dago. Udalaren jabetzakoa da, eta abandonu-egoera lotsagarrian jarraitzen du, inolako planik gabe. Hala ere, Lau-Haizeta parkeak behar duen interpretazio-zentroa izan zitekeen, eta, bertan, aberastasun arkeologikoa (Ametzagainako Paleolitikoa, Txoritokietako Neolitikoa), historikoa (hemeretzigarren mendeko gotorlekuak), ondare landatarra eta naturala erakuts ditzake.

Toki horretatik bertatik igarotzen da Donejakue Bidea - historikoa, ez turistikoa, azken hamarkadetan Ulian eta Zurriolan zehar sustatu dutena -, Erdi Arotik Lau-Haizetako parkea eta Altzako hirigunea mutur batetik bestera gurutzatzen dituen bidegorri sare batetik abiatzen da, Udalaren aldetik inolako begirunerik merezi izan gabe.

Ez gara hemen zabalduko AHMk ondareari dagokionez Udalari lehenago eskatu dionari buruz (ikus behean). Aurten, 2024an, urrutira joan gabe, Petritegi eta 27 Poligonoa lotzen duen errepide berria eraikitzean mendi-lepoan zegoen Altza-Astigarraga mugarria desagertu dela eta eskaera bat erregistratu dugu. Erantzunik ez. Era berean, plan bat eskatu dugu Altzako udaletxearentzat, gaur egun erabilera gabe utzi dutena, eta alegazio bat aurkeztu dugu Donostia eta Errenteria Molinaon lotzen zituen galtzada/errege-bide historikoaren jatorrizko zati bat udal ondare eta babestu gisa erregistratzeko. Horri guztiari Udalak ematen dion erantzuna ohikoa da: isiltasuna eta axolagabekeria.

“Plan bat daukagu!”, dio Plan Orokorraren Aurrerapenaren esloganak, eta hala da: Altza Donostiako etxebizitza-beharrei erantzuteko lurzoru-poltsa handi bat da, eta ez dago ondareaz eta paisaiaz hitz egiterik. Planaren Aurrerapenak Udala planez plan egiten ari den ondarea suntsitzeko politikan sakontzen du, eta herritarroi dagokigu haien axolagabekeria eta hipokrisia salatzea eta proposatzen dituzten diagnostikoak eta helburuak Altzan egin beharreko jardueretan aplika daitezen exijitzea.

***

Ondarearekin lotutako beste artikulu batzuk Estiabausen:

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. Fernando Etxauri

    La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP

  2. Olaia H

    Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez du behar den bezala tratatzen. Gainera, pairatzen ditugun zegurtasun arazoak larriak dira. Zegurtasun arazoa areagotzen ari da, emakumeentzako jasanezina da, non dago berdintasuna ?

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»
  • Fernando Etxauri
    (2024, Urriak 20)
    «La zona Este de Donosti (Altza,Bidebieta,Herrera,Trintxerpe) esta totalmente abandonada ,y coaccionada por el Ayto y la APP »

etiketak


Sarean