Ondare historikoa eta Plan Orokor berria: Gabeziak eta irtenbideak

2025, Urtarrilak 17

ikuspegiaOrain arteko Plan Orokorrek, eta honi lotutako dokumentuek, bat bestearen segidan Altzaren ondare historikoaren etenik gabeko degradazioa eta desagerpena ekarri dute. Ondare historikoa herrien eta auzoen identitatearen ezinbesteko osagaiak dira, Planak egin dituztenek badakite hori, “Kultura-ondarea, hiri honi nortasuna emanten dion elementua da” eta “gizarte-lotura zein gizarte-kohesioko loturak sendotzeko gaitasuna du” diote, baina Altzari buruz planeatzen dutenean haren historiaz edo nortasunaz hitz egiten duen edozein elementu zokoratu eta eraikitzeko lursailak baino ez dituzte ikusten. Ez da balio-judizioa, egitate bat egiaztatzea baizik.

Gabeziak

Ikus dezagun Plan Orokorraren aurrerapenak jasotzen duena:

ondarea-2024

Idazten ari diren Plan Orokorrean “Ondarea eta paisaia” txertatzeaz hitz egiten dute, eta “hiri-giroak”, “hiri-ehunak” “hiri-multzoak”, eta “ikuspen handiko eremuak” identifikatzen dituzte. Ikuspegi hori Ekialdeko Barrutian nola gauzatzen den begiratzen badugu hauxe ikusiko dugu: (ikusi maparen legenda, goialdeko hiru urdin tonuak)

  • “Hiri-giroak” (urdin argia), 9 gune identifikatzen dituzte, 0 gure barrutian.
  • “Hiri-ehunak” (urdina), 9. Bakarra barrutian, “Intxaurrondo zaharra. Jose Elosegi hiribidera begira aurrealdea duten ‘villa’ ehuna”.
  • “Hiri-multzoak” (urdin iluna), 24. Barrutian, 8: 6 Intxaurrondon (Koruko Andre Maria, Zarategi, Gaztelu, Luistarrak, Intxaurrondo berri), eta beste biak Zumardi pasealekua eta  Larratxoko “villa” txikiak dira.
  • “Ikuspen handiko eremuak” atalean, Igeldo, Urgull eta Ulia aipatzen dituzte.

Mapa berean (legendan “informazio osagarria” bezala agertzen da), kolorezko puntuak Donostian nolabaiteko babesa duten ondarearen elementuak ikus daitezke eta kolore urdin argiez nabarmenduak Eusko Jaurlaritzaren inbentarioan agertzen diren ondare-elementuak baina Udalak HEOBPBko zerrendan sartuak ez dituenak.

Planteamendu horren gabeziak nabarmenak dira eta oinarrian erredaktoreek daukaten hiri ikuspegi orokorra bera da: orain arte Donostia Ategorrietan bukatzen bazen, orain erradioa pixka bat gehiago zabaldu dute Intxaurrondo aldean eta Gaiztarroraino luzatu dute. Beste guztia periferikoa izaten jarraitzen du eta ez dauka “Ondarea eta paisaiaren” aldetik inolako meriturik “hiri-giroak”, “hiri-ehunak” “hiri-multzoak”, eta “ikuspen handiko eremuak” bezala aintzat hartzeko. Horren arabera, Altzan ez dago baserri ondarerik, industria ondarerik, zaindu beharreko bide-sare historikorik, etxe multzo interesgarririk, eta abar, zaintzeko eta babesteko, eta, ondorioz, dena zementuaren negozioren zerbitzura utzi daiteke.

Irtenbideak

Irtenbideak bilatzeko Plan Orokor berriak egiten duen diagnostikoa eta planteatzen dituen irizpideak Altza osoan erabili beharko lituzke, eta etorkizuneko hiria auzune, auzo eta herriaren nortasunari lotutako elementuak, eraikinak eta multzoak errespetatuz eraiki beharko litzateke, bizilagunak entzunez eta kontuan hartuz.

Altza erdigunean jartzen duen Plan bat aldarrikatzen dugu, orain arte ezagutu dugun ondarearen inguruko utzikeria zuzentzeko:

  • Altzako alde zaharra, bere osotasunean hartuta, zaindua eta babestua egon behar duen leku berezia da. Komunitatearen bizitzaren askotariko alderdiek bat egiten duten bertan, historikoak, politikoak, erlijiosoak, kulturalak eta sinbolikoak, Altza bere osotasunean irudikatuz: udaletxea, eliza, etxeak, plaza (herri kirola, eskulturak eta muralak), eta hilerria.
  • Lau Haizeta parkea: Natur eta baserri ondarea babestu, baita bide-sarea ere. Marrus parkearen interpretazioa zentroa sortu. Molinao parkea, Iparragirregaina-Landarro, eta Aduriz-Akular eremu berdeak Lau Haizeta parkearekin lotu. Antondegi eta Lau Haizeta parkearen arteko korridore naturala berreskuratu.
  • Mendiola mendialdeko ondare historikoa eta naturala zaindu eta Bidebieta eta Mirakruz auzunekin oinezkoentzako bide-sarea egin.
  • Altzatik pasatzen zen Donejakue bide historikoa berreskuratu: Zamalbide-Lau Haizeta; Galtzaraborda-Molinao-Herrera; Donibane-Herrera-Mirakruz.
  • Udal mugarrien eta bidarrien desagerpena gelditu, berreskuratu, eta daudenak babestu: San Marko, Abrin, Maleo, Esnabide, Sasoategi, Lorete, Buenavista….
  • Aurreikusten diren eraikuntza planetan dagoeneko eraikita dauden baserriak, etxeak eta bestelako eraikinak, hala nola industria-eraikinak kontserbatzea, auzo edo leku horiei nortasunaren parte direlako, adibidez, Aduriz-Akular, Molinao, Txingurri-Larratxo-Herrera eremuetan.
  • Nortasuna duten auzune eta etxe multzo zaharrak: Etxe Merkeak  multzoa, San Ignazio galtzada, Los Boscos, “hiri lorategiak”….
  • Herrerako eta Mirakruzeko auzo historikoak birdefinitzea, gaur egun administratiboki zatituak eta bi edo hiru auzoren artean banatuta baitaude, haien historia eta bizilagunen pertenentzia-zentzua errespetatu gabe.

Oxigraf (G. Queralt, 2001)

Oxigraf (G. Queralt, 2001)

Oharra: Idazki hau Ekialdeko Barrutian lan egiten duten hogei elkarteren proposamenekin batera aurkeztu da, Donostiako Plan Orokorraren Aurrerapenaren iradokizun gisa (egin klik hemen txosten guztiak deskargatzeko)

Bestetik, Miren Apalategi Arresek, Donostiako Udal Planeamenduari buruzko Aholku Batzordean hirigintza-ondarea kontserbatzeko elkarteen ordezkari gisa, hemen klik eginez deskarga daitekeen idazki batean aurkeztu dizkio iradokizunak Aurrerapenari.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »

etiketak


Sarean