Altzako XIII. Naturaldia
2026, Maiatzak 1
Datorren maiatzaren 14an hasiko da Altzako XIII. Naturaldia eta ekainaren 5a arte iraungo du. Tarte horretan bost jarduera izango dira, gehienak publiko guztientzat.
Programazio oparoa izango da aurten eta jarduera gehienak auzoko parkeetan burutuko dira, kultura eta natura uztartuz. Adin guztietarako programazioa ondu da eta auzotarren jakin-mina eta naturarekiko errespetua areagotzea izango da aurtengo ekitaldien xedea, giza sorkuntzari eta irudimenari (hala nola, euskal mitologiari) protagonismoa eskainiz. Jarduera eta tailer guztiak doakoak dira. (gehiago…) »


