Eusebia Arruti Peñagaricano

2024, Abenduak 29

1960-1965-l19526

Sukaldari Buenavistan (1963)

María eta Karlos Solana Arruti

Eusebia Arruti Peñagaricano (”Señora Eusebia” deitzen zioten garai hartan) Donostian jaio zen 1923ko martxoaren 5ean. Juana tolosarraren eta Antonio arrasatearren alaba zen. Lehendabizikoa Miss Tolosa izendatu zuten 1800. urte amaiera aldera; Antonio, berriz, gizon zintzoa eta langile nekaezina zen. 12 seme-alaba izan zituzten, eta Eusebia 10.a zen.

Vic-en (Bartzelona) igaro zituen Gerra Zibilaren azken bi urteak, eta hara joan zen ama, alabekin batera, semeekin elkartu nahian.

Donostiako Loiola auzoan kokatu zen familia gerra hartatik bueltan, gerran galdutako seme-alaba horietako batzuk bakarrik aurkitu ondoren.

Eusebia ezkondu egin zen, eta beti kontatu izan zuen nola Loiolatik Herrerara egin zuen eztei-bidaia Topoan. Villas Dobles 7n bere 7 seme-alabak jaio ziren. Hasiera batean sukaldari lanetan aritu zen, eta, ondoren, atezain eta garbitzaile, Buenavista, Oleta eta Romualdo de Toledo eta Santa Barbarako ikastetxe publikoetan, harik eta San José de Calasanz ikastetxe berria inauguratu zuten arte (1974). Horri esker, ordura arte irakaskuntza-zentro gisa erabili ziren etxabe horiek guztiak bateratu ahal izan ziren.

eusebi-con-cesar
Cesar eta Eusebi San Jose de Calasanz ikastetxean

San Jose de Calasanzen Cesar semearekin batera aritu zen. Cesar horko atezaina, -”encargado de edificios escolares”-, eta urte batzuk geroago Oletako Ikastetxe Publikoa inauguratu zuen (1980). Cesar (tamalez, hila) pertsona konprometitua zen, O.R.T.ko (erakunde komunista) kidea; egunero Espainiako Estatuaren bandera altxatzera behartuta zegoen, ikastetxeko aparkalekuan, funtzionarioa zelako. Halaber, Mertxe, Eusebiaren laugarren alaba, atezain lanetan aritu zen Arri-Berriko haur-eskola inauguratu berrian. Eusebiak eta Cesarrek lan izugarria egin behar izan zuten, Altzako jaiotza-tasa handiaren ondorioz; garai hartan, Altzako San Jose Calasanz ikastetxeak mila ikasle izan zituen. Beraz, familia askorekin izandako harremana eta anekdotak askotarikoak izan ziren.

Izaera handiko emakumea zen, bere lanarekin oso konprometitua, ikastetxe asko garbitzen zituen, Donostiako Udalean zein beste edozein erakundetan ondo moldatzen zena. Emakume liberala zen, senarrarengandik banandu zen, elizaz banandu ere. Villas Dobles 7n hil zen, - gaur egun Herrera pasealekua 50-, 2008ko azaroaren 17an.

Familia askok gogoratzen dute gaur egun ere, eta kalean seme-alabak ezagutzen eta agurtzen dituzte.

***

1963-l19530

Solana Arruti familiaren argazkiak Altzako Tokiko Bilduman

Iruzkin 1

  1. Carmen Perez

    Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de cocinera y fue mi madre quien la sustituye cuando la trrasladan a San José de Calasanz,con sus hijas estudiamos ,.Me alegra verla
    como era

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2025
A A A O O L I
« mar    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »
  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»

etiketak


Sarean