Otsaila Herreran

2025, Otsailak 2

img-20250131-wa0009

Herripe Auzo Elkartea

Garai batean pentsatzen genuen otsaila hilabete lasaia zela, baina hori lehen, behintzat Herreran.

Urtarrilaren 31n, ostiralean, Kantujirarako talde handia bildu ondoren eta Kandelaria ospatu eta gero, -kandelak bedeinkatzeko ohitura kristaua, garai bateko jai eguna-, hilaren 3ari ekingo diogu, San Blas, izen bereko opilarekin. Ohiturari jarraitzeko eta eraginkorra izateko opila bedeinkatua izan behar du, beste edozein jaki edo gozagarrirekin batera, gure eztarriak edozein gaitzetatik babesteko.

Ospakizun horietan badirudi kristautasunak askoz zaharragoak diren  ohiturekin bat egiten duela eta/edo bereganatzen dituela, belaunaldiz belaunaldi igaro diren esaeretan islatzen direnak, hala nola “kandelaria bero, negua gero. Kandelaria hotz, negua motz“. (M. Jesus Intxausti Huizi etxean hau entzunda hazi zen)

Asteartean, hilak 4, SANTA AGEDA BEZPERA, abesbatzak Auzoan zehar ibiliko dira. Nahiz eta agian ez den jende gehien biltzen duen jarduera, -ekitaldi jendetsuen zurrunbiloan murgildurik bizi baikara-, baina oso errotuta dago denboran galtzen den antzinako adierazpen gisa, eta esku-makilen kolpe erritmikoen laguntzaz, Ama Natura esnatzeko eskatzeko asmoarekin lotzen da, neguko solstizioaren ondoren.

28afe16aa37140e4a86382f785c504ab

Eta larunbatean, hilak 8, garai berriagoko ohituren parte izanik, KALDEREROAK, zalaparta eta umore onarekin. Hungariatik datoz, eta bertsiorik ezagunenaren arabera, Donostiara iristen dira, baina, jakina, lehenik Altzatik pasatzen dira eta Herreran urtero gelditzen dira, inpresioak trukatzen ditugu, beren lurretatik berriak ekartzen dizkigute, mundua nola doan eta zer aukera ditugun jakinarazten digute, gurekin afaltzen dute eta beren bideari jarraitzen diote.

498d099520b2474ebeaa06ea7e0dcace

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean