“Altza 1931-1937: ilusio galduen kronika”

2025, Otsailak 7

azala

Ekialde Barrutiko Memoria eta Historia Lantaldea

Datorren otsailaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etan, Nao Etxea Jubilatu eta Pentsionisten Elkartearen egoitzan, Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egingo dugu. Dokumental labur bat da, Ekialdeko Barrutiko Historia eta Memoria lantaldearen ekimenez egina, 2021eko irailaren 11n, Altzako udaletxe zaharrean, eta Bigarren Errepublika ekarri zuten udal hauteskundeetatik aurrera eratutako udalbatzari eskaini zitzaion aitortzaren egitarauaren barruan dago. Dokumentala euskaraz egina dago eta gaztelaniazko azpitituluak dauzka.

Dokumental laburra egiteaz gain, Gerra Zibileko biktima altzatarrei buruzko txostena egiteko enkargua eman zitzaion Aranzadi Zientzia Elkarteari, eta altzatarren udaletxeko osoko bilkuren aretoko altzariak zaharberritzearekin amaitu zen.

Ekitaldian parte hartuko dute Iñigo Garcia zinegotziak, lantaldearen izenean arituko den Altzako Historia Mintegiak, eta Ion Urrestarazuk, “Altza durante la Guerra Civil Española” liburuaren egileak, testuinguru historikoaz hitz egingo du.

Halaber, larunbat goizean bertan, dokumentalaren izenburu bera daukan erakusketa bat egongo da ikusgai Altzako Tokiko Bilduman jasotako argazki, dokumentu eta prentsa kronikak biltzen dituena. Horiek film laburra egiteko euskarri dokumental gisa erabili dira. Erakusketa goizean zehar bisitatu ahalko da Altzako udaletxean, osoko bilkuren aretoan, 9:30-10:30 eta 12:00-13:30 ordutegian, eta, erakusketarekin batera, zaharberritutako altzariak bertatik bertara ezagutzeko parada egongo da.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2025
A A A O O L I
« uzt    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean